83. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Aldaketa 2013ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2013ko apirilaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2013ko plantilla organikoan.

Hasiera batean onetsitako espedientea Idazkaritzan edukiko da hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek edo bizilagunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arestian aipatu jendaurreko epean erreklamaziorik egiten ez bazaio, plantilla organikoan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236.2. artikuluan 271. artikuluari dagokionez ezarritakoa bete dadin.

Sartagudan, 2013ko apirilaren 24an.–Alkate udalburua, Carlos Ena Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1306135