83. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTIÑANO

2013ko aurrekontuak
Hasierako onespena

Otiñanoko Kontzejuak, 2013ko apirilaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira.

Otiñanon, 2013ko apirilaren 20an.–Kontzejuko burua, Alfredo Kalonje Etxezarreta.

Iragarkiaren kodea: L1305985