83. ALDIZKARIA - 2013ko maiatzaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Titulu judizialak betearazteko 55/2013 prozedura

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 55/2013 betearazpen-prozeduran betearazpen-agindu orokorraren autoa eman da gaurko egunean, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Aditzera ematen da haren aurka errekurtsoa jartzen ahal dela, hiru eguneko epean.

Eta Diseño y Equipamiento de Comercios S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko apirilaren 18an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1305864