75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Epaia jakinarazteko ediktua. 844/2012 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, beharkizunak direla-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

69/2013 epaia. Iruñean, 2013ko martxoaren 22an.

Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 844/2012 prozedura arrunteko autoak aztertu ditu. Auzia Corporaciones de Reservas Estratégicas de Productos Petrolíferosek sustatu du Lexin Corporacion 21 S.L.ren aurka. Auzi-jartzailearen ordezkari Javier Araiz Rodríguez prokuradore jauna aritu da, eta laguntzaile, Carlos Gallego Huescar eta Gonzalo Jiménez de Andrade legelari jaunak.

Epaitza:

Baiesten dut Araiz prokuradore jaunak, Corporación de Reservas Estratégicas Productos Petrolíferosen izenean eta hura ordezkatuz, Lexin Corporacion 21, S.L.ren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 943.869,33 euro ordaintzera ordaindu gabeko kuotengatik, gehi 32.837,38 euro berandutzagatik, 2012ko uztailaren 27a arte sorraraziak, baita egun horretatik guztiz ordaindu arte sorrarazten direnak ere, unean-unean indarrean den diruaren legezko interes tasaren arabera kalkulatuak, hiru puntu gehituta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik hogei eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Lexin Corporacion 21 S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko martxoaren 25ean.–Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1304580