75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2013ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzarrak, 2013ko apirilaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mankomunitatearen 2013ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, eta honako hauek xedatzea:

Lehenbizikoa.–Udal kontu-hartzailearen egungo lanpostua, A mailakoa, amortizatzea, gaur egun plaza hori betetzen duenak erretiroa hartuko baitu, 2013ko ekainaren 1etik aitzina kontatuta.

Bigarrena.–Kontu-hartzaile izateko plaza eta lanpostu berria sortzea, B mailakoa, 2013ko ekainaren 2tik aitzina kontatuta.

Hirugarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan 271.ari dagokionez xedatzen denari jarraikiz, espedientea jendaurrean jartzea hamabortz egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazio guztiak aurkez ditzaten.

Laugarrena.–Ezartzea ezen, inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, jendaurrean egoteko epea iragan ondoan plantillaren aldaketa onetsitzat joko dela. Hala bada, bidezko izanen da behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Urrotz-Hirian, 2013ko apirilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Javier Linto Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1305337