75. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa Atezko Eraikuntzaren ordenantza orokorrean
Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2013ko apirilaren 11ko osoko bilkuran, aldaketa hasiera batez onetsi zuen Atezko Eraikuntzaren ordenantza orokorrean, 82 eta 99. artikuluei dagokienez. Gisa hartara, onartzen diren itxituren artean zurezko itxiturak egonen dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eritze Atetzen, 2013ko apirilaren 12an.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.

Iragarkiaren kodea: L1305420