62. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Hirigintza Planaren aldaketa puntuala, Berasainenea etxeari dagokiona

Udal honek, 2013ko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Javier Iparraguirrek bultzatutako Hirigintza Planaren aldaketa puntual xehakatua, hirigintzako 22. fitxari dagokiona (Berasainenea etxea).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2013ko martxoaren 26an.–Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1304600