60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1365/2012 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Partez baiesten dut Anastasia Hernández Aldak jarri duen demanda, eta auzi-ihesean den Santiago Alba Quiñones kondenatzen dut demandatzaileari 1.508,34 euro ordaintzera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta

Alderdi bakoitzak berak eragindako kostuak ordainduko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri (PZLaren 455.1 artikulua).

Eta Santiago Alba Quiñonesi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko martxoaren 12an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1303820