60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2013ko plantilla organikoa.
Hasierako onespena

Mankomunitateko kideen batzarrak, 2013ko otsailaren 26an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2013ko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2013ko martxoaren 6an.–Mankomunitateko buruordea, Roberto Pascal Garcés.

Iragarkiaren kodea: L1304083