60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

2013ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Urdiaingo Udalak, 2013ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2013ko aurrekontua eta 2013ko plantilla organikoa.

Aurrekontu orekatuak 487.000 euroko zenbatekoa egiten du.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Urdiainen, 2013ko otsailaren 27an.–Alkatea, Sebastián Aristizabal Irigoien.

Iragarkiaren kodea: L1304079