60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ

2012ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea. Behin betiko onespena

Olazko Kontzejuko Batzarrak, 2012ko azaroaren 28an egin bilkuran, onetsi zuen 2012ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2013ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 23an.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da, hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da laburturik delako aldaketa. Hona hemen:

a) Kreditu berezia:

6. kapitulua: 224,00 euro.

Aldaketa, guztira: 224,00 euro.

Finantzabideak: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 224,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 224,00 euro.

Olatzen, 2013ko otsailaren 11n.–Kontzejuko burua, Raúl García Elía.

Iragarkiaren kodea: L1303719