60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

1/2012 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Martzillako Udalaren Musika Patronatuko Batzarrak, 2012ko abenduaren 27an, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2012ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 2.400,00 euroko aldaketa egitea. Erabakia 2013ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi da; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu transferentzia:

KODEA

DESKRIBAPENA

GOITITZEA

BEHEITITZEA

1 423 13101

Irakasleen soldatak

2.400,00 euro

1 121 22101

Argindarra

2.400,00 euro

Martzillan, 2013ko martxoaren 8an.–Patronatuko burua, J. Carlos Pejenaute Albo.

Iragarkiaren kodea: L1303769