60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Aldaketa Udal Planeko egiturazko determinazioetan, AR-1 banaketa eremuari dagokionez. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2013ko martxoaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Udal Planeko egiturazko determinazioetan, AR-1 banaketa eremuaren esparruari dagokionez. xedea da hura egokitzea Cordovillako eta Iruñeko (Donapea) udal mugapeetako bizitegi eremuko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren ondoriozko determinazioetara, Galarko Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getze Galarren, 2013ko martxoaren 11n.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1303764