60. ALDIZKARIA - 2013ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa “Kanpondoa, S.L.” Udalaren sozietate publikoaren estatutuetan. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2013ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, erabaki hau hartu zuen:

“Agoizko kirol instalazioak kudeatzeko “Kanpondoa, S.L.” sozietate publikoaren estatutuetan aldaketa behin betiko onesteari buruzko bidezko erabakiak.

Agoizko Udalak, 2013ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea oso-osorik Udalarena den “Kanpondoa, S.L.” sozietate publikoaren estatutuetan.

2013ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 23an, argitaratutako iragarkiaren bidez, espedientea jendaurrean jarri zen 30 egun naturaleko epean, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, Udalbatzako kideek, aho batez, honako hau erabaki dute:

1.–Behin betiko onestea “Kanpondoa; S.L.” Udalaren sozietate publikoaren estatutuetan aldaketa egiteko administrazio espedientea. Behar bezala eginbideturik espedientean dagoen testuari jarraikiz eginen da hala, hura ere behin betiko onetsita gelditu baita.

2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3.–Alkateari ahalmena ematea erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Agoitzen, 2013ko martxoaren 8an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1303673