249. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen
duten arau fiskalak. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2013ko azaroaren 7an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9. arau fiskalen tarifen eranskinetan.

2013ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, azaroaren 13koan, eta jendeaurreko aldian aurkeztutako alegazioak ebatzita, bidezkoa da ordenantza horietako aldaketa behin betikoz onestea eta osorik argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Tafallan, 2013ko abenduaren 23an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

ERANSKINA, TAFALLAKO UDALAREN MUSIKA ESKOLAN EMATEN DIREN IKASTAROETAN PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO 1. ARAU FISKALARENA

2014/2015 ikasturteko tarifak

Tafallako Udalaren Musika Eskolako ikasleek ikastaro osorako ordaindu beharreko tarifak.

1.–Tafallan erroldatutako ikasle ofizialak (Hastapena; 1, 2 eta 3. zikloa).

Ikasgai guztiak nahitaezkoak dira:

IZEN EMATEKO TARIFA

MUSIKA TRESNA

MUSIKA HIZKUNTZA

MUSIKA TRESNEN MULTZOA/MUSIKA TRESNEN TALDEA/AHOTS TALDEA

GUZTIRA

(*) MUSIKA TRESNA BAKARRIK

Hastapena

72,35

-

163,55

-

163,55

-

1. zikloa

72,35

228,90

163,55

-

392,45

297,55

2. zikloa

72,35

261,60

163,55

163,55

588,70

340,10

3. zikloa

72,35

294,35

163,55

163,55

621,45

382,65

(*) Musika Eskolako zuzendaritzak onartu ondoren, eta salbuespenez, 1, 2 eta 3. zikloetan bakarrik musika tresnen espezialitatea ikasten duten ikasleei musika tresnarako tasa %30 igoko zaie.

2.–Tafallan erroldatutako ikasle ofizialak (4. eta 5. zikloa).

Irakasgaiak aukerakoak dira.

2.1. 1. tarifa: taula honetan musika tresnaz gain taldeko edozein klase ere (prestakuntza, multzoa, taldea) aukeratzen duten ikasleen tarifak agertzen dira.

IZEN EMATEKO TARIFA

MUSIKA TRESNA

MUSIKA PRESTAKUNTZA

MUSIKA TRESNEN MULTZOA/MUSIKA TRESNEN TALDEA/AHOTS TALDEA

4. zikloa

72,35

359,70

163,55

131,45

5. zikloa

72,35

395,90

163,55

131,45

2.2. 2. tarifa: taula honetan bakarrik espezialitate bat ikasten duten ikasleen tarifak agertzen dira.

IZEN EMATEKO TARIFA

MUSIKA TRESNA (+%30)

MUSIKA PRESTAKUNTZA (+%20)

MUSIKA TRESNEN MULTZOA/MUSIKA TRESNEN TALDEA/AHOTS TALDEA

(+%20)

4. zikloa

72,35

467,60

196,25

157,75

5. zikloa

72,35

514,65

196,25

157,75

3.–Tafallan erroldatutako helduentzako tarifak.

IZEN EMATEKO TARIFA

Musika tresna (35’ ziklo guztietan)

340,10

72,35

Musika hizkuntza

196,15

72,35

Lagun egiteko gitarra

196,15

72,35

4.–Musika tresnak alokatzea:

–Musika tresna: 81,80 euro.

5.–Abesbatza (*):

–Prezio publikoa ikasle berrientzat: izen emateko tarifa, 72,35 euro.

6.–Prestakuntza ikastaroa, graduz pasatzeko.

–Prezio publikoa, Eskolan ikasle berriak badira eta graduz pasatzeko prestakuntza ikastaroan: 196,20 euro.

7.–Erroldatu gabekoendako prezioak.

–Tafallan erroldatu gabeek %25eko igoera izanen dute 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. puntuetan zehaztutako prezio publikoen gainean.

8.–Familia ugariendako deskontuak:

–Familia ugariek legeak aurreikusitako deskontu hauek izanen dituzte:

  • Kategoria orokorra, %50, irakasgai bakoitzagatik.
  • Kategoria berezia, %100, irakasgai bakoitzagatik.

Bi kasuetan, tarifaren zenbatekoa ordaindu beharko da izen emateko eskubideengatik (matrikula) eta musika tresnak alokatzeagatik, halakorik baldin bada.

ERANSKINA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK,
LANABESAK ETA BESTELAKOAK UZTEKO 2. ARAU
FISKALAREN PREZIO PUBLIKOEN GAINEKOA

2014ko tarifak

I. epigrafea.–Langileak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak zerbitzua egiten den garaian indarra duten soldatei dagozkienak izanen dira, gehi %35, osasun laguntzagatik, Montepioari Udalak egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik.

II. epigrafea.–Materialak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.

III. epigrafea.–Ibilgailuak, makinak.

III.1. Kamioi arrunta: 46,50 euro/ordua.

III.2. Dumperra: 23,30 euro/ordua.

III.3. Konpresorea, mailu bat duena: 77,35 euro/eguna.

III.4. Pala kargatzailea: 92,75 euro/ordua.

III.5. Atzerakako hondeamakina: 77,35 euro/ordua.

III.6. Garabia-Udaltzaingoa: 46,50 euro/zerbitzua.

III.7. Kamioi biltontziduna: 46,50 euro/ordua.

Ondasuna uztea eta maneiatzen duenaren zerbitzua, biak sartzen dira epigrafe honetako aitzineko tarifen barnean.

III.8. Desinfektatzeko makina, hornitzen diren produktuez aparte: 40,55 euro/eguna

  • Desinfektatzailea: 22,50 pezeta/litroa.
  • Intsektu hilkaria: 25,85 pezeta/litroa.

IV. epigrafea.–Oholtzak, aldamioak eta bestelakoak.

IV.1. Hesi metalikoak: 1,60 euro/bakoitza.

IV.2. Aldamioak uztea Alde Zaharrerako, garraioa, muntaia, desmuntaia eta ziurtagiria eta osagarriak barne (metro karratu eta egun bakoitzeko): 0,85 euro.

IV.3. Oholtza handi metalikoa: 73,35 euro/eguna.

IV.4. Mahaiak: 0,75 euro/eguna/bakoitza.

IV.5. Kadirak eta aulkiak: 0,55 euro/eguna/bakoitza.

V. epigrafea.–"Oholtzak, aldamioak eta bestelakoak” lagatzeko fidantza: 101,20 euro/eguna.

Aurreikusi ez diren kasuak tarifako antzekoekin parekatuko dira, kontuan hartuz indarra duten kostu ofizialak edo merkatukoak.

Tarifa guztiak denbora unitateei edo unitateen zatiei dagozkie.

ERANSKINA, UDALAREN ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN 3. ARAU FISKALAREN PREZIO PUBLIKOENA

2014ko tarifak

Janariaren tarifari dagokion prezio publikoa izanen da haietaz arduratuko den enpresarekin hitzarturiko esleipen prezioa: 6,17 euro/janaria (BEZa barne).

Aurretik ezarritakoan ez baizik eta bertze prezio batean esleitzen bada kontratua, esleipen berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2014rako tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 18,90 euro da.

(Prezio hori atera da ordenantza honetako testuaren 10. artikuluan egindako arauketaren arabera)

ERANSKINA, KULTUR ETXEKO ARETOAK ETA UDALAREN BESTE LOKAL BATZUK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN 4. ARAU FISKALAREN PREZIO PUBLIKOENA

2014ko tarifak

I. epigrafea.

A.–Ekitaldi Aretoa:

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean: 42,25 euro.

B.–Erabilera anitzeko gela:

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean: 26,10 euro.

C.–1. aretoa:

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean: 18,25 euro.

D.–2. aretoa:

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean: 18,25 euro.

E.–“La Rentería’’ aretoa:

–Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean: 26,10 euro.

II. epigrafea.

Multimedia proiektagailua alokatzea: 41,75 euro/saioa.

ERANSKINA, UDALAREN GIZARTE ETXEKO ARETOAK ERABILTZEKO 5. ARAU FISKALAREN PREZIO PUBLIKOENA

2014ko tarifak

–Elkartearen aretoa:

  • Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean: 42,25 euro.

–Erabilera anitzeko 1. gela:

  • Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean: 26,10 euro.

–Erabilera anitzeko 2. gela:

  • Ordubeterako edo gutxiagorako lagatzea, egunean: 18,25 euro.

ERANSKINA, PODOLOGIA ZERBITZUAK ARAUTZEN DITUEN
6. ARAU FISKALAREN PREZIO PUBLIKOENA

2014. urtea

Podologia zerbitzua, Tafallan erroldaturiko eta 61 urtetik gorako jendearendako, edo aurten beteko dutenak, edo %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna dutenak. 11,35 euro.

ERANSKINA, LUDOTEKA ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN
7. ARAU FISKALAREN PREZIO PUBLIKOENA

2014. urtea

–Familiarendako abonamendua: 39,75 euro.

–Eguneko sarrera: 2,15 euro.

ERANSKINA, UDALAREN 0-3 URTEKOENDAKO HAUR ESKOLAKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOEN GAINEKO 8. ARAU FISKALARENA

2013-2014 ikasturtea

Haur hezkuntzako lehen zikloko udal ikastetxeetan, Hezkuntza Departamentuarekin egindako hitzarmenen bidez finantzatuetan, familiek ordaindu beharreko tarifak ezartzen dituzten oinarriak.

Oinarri eta tarifa horiek aplikatu behar zaizkie martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatzen duen uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian zehazten diren ikastetxeei ere. Foru dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezarri ziren.

Lehenengoa.–Tarifak ordaintzea.

Tarifen ordainketa Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak kasuko ikastetxerako onesten duen ordutegiaren modalitatearen eta familien diru-sarreren arabera eginen da:

HILEKO TARIFAK

Eskolatzea

Ordutegi osoko unitateak

234,00 euro

Jantokia

Gehieneko tarifa

95,00 euro

Bigarrena.–Familia unitatearen kontzeptua.

1.–Foru agindu honen ondorioetarako, kontuan hartuko da familia unitatearen zati direla legez bananduta ez dauden aita eta ama edo legezko tutorea edo tutoreak, halakorik badagokio, seme-alaba adingabeak, salbu eta gurasoen baimena izanda haiekin bizi ez direnak, eta judizialki ezgaituta eta guraso-ahal luzatuaren edo birgaituaren mende dauden seme-alaba adindunak. Familia unitatearen kideen kopurua familia-liburuaren bidez frogatuko da. Familia gunean familia liburuan ageri ez diren seme-alabak baldin badaude, bertzelako dokumentuen bidez egiaztatu beharko dira, adibidez, jaiotza agiri, banantze edo dibortzioko epai eta abarren bidez.

Familia harreran diren haurrak familia unitateko kidetzat joko dira ondorio guztietarako.

Banantzea edo dibortzioa izan bada, ez dira kide gisa kontatuko adin txikikoaren zaintza eta ardura ez duen aita edo ama. Egoera hau honela frogatuko da:

–Izatezko banantzean, banantzeko eskaera aurkeztu izanaren ziurtagiria edo notario agiria zein egoera hori erakusten duten bertze agiri batzuk aurkeztuko dira.

–Judizioz deklaratutako banantzeetan eta dibortzioetan, epai judiziala aurkeztuko da.

2.–Familia unitatearen kide kopurua zenbatzeko, matrikula egiterakoan horrela jo daitezkeenak hartuko dira kontuan soilik.

3.–Egun horren ondoren familia unitate kide kopuruan gerta daitezkeen aldaketak ez dira kontuan hartuko ikasturte horretarako.

4.–Baja egin ondoan berriro matrikulatzen bada, ikasturte berean, familia unitatearen kide kopurua izanen da lehendabiziko matrikula egitean aurkeztu zena.

Hirugarrena.–Familia errentaren kalkulua:

1.–Familia unitatearen urteko errenta baloratzeko, per capita errenta hartuko da kontuan, hau da, familia unitatearen errenta zati familiako kide guztien kopurua.

2.–Familia unitatearen urteko errenta izanen da aitaren eta amaren edo legezko tutoreen 2012ko diru-sarrera edo errenta indibiduala justifikatuen batura.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko 2012ko zergaren aitorpena aurkeztuta justifikatuko da familia unitatearen urteko errenta.

3.–Errenta indibiduala izanen da zerga-oinarriaren alde orokorrari kapital higigarriaren errendimenduen saldo positiboa eta ondare-eskualdaketen saldo positiboa batzearen emaitza, etxebizitza zaharberritzeko edo eskuratzeko jasotako diru-laguntzak kenduta.

Errenta kalkulatzearen ondorioetarako, hori honako laukitxo hauek batuz eginen da: 507, 8810, 8808 laukitxoak ken Nafarroako Foru Komunitateko 2012ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergako 708 laukitxoa, edo Estatuaren gainerako tokietako laukitxo baliokide direnena.

Banantzearen edo dibortzioaren kasuan, haurraren zaintza eta ardura dituen aitaren edo amaren errenta-aitorpena edo diru-sarrerak hartuko dira aintzat, eta zerga-oinarriari erantsiko zaio epaian ezarritako urteko diru-kopurua.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena egin beharrik ez dutenek aurkeztu beharko dute beharkizun horretatik salbuetsita daudela frogatzen duen egiaztagiria, Nafarroako Gobernuak sinatua, eta horrekin batera, lan bizitzaren txostena eta/edo familiak 2012. urtean izan dituen diru-sarrerak kalkulatzeko agiriak.

Interesa duenak aukera izanen du dokumentazioa berak aurkezteko edo, bertzenaz, dagokion toki entitatea eskabide baten bidez baimentzeko, behar duen informazioa eska diezaion Foru Komunitateko Administrazioan eskumena duen unitate organiko edo departamentuari.

4.–Ezartzen den epearen barrenean 2012ko errenta aitorpena edo diru-sarreren egiaztagiriak aurkezten ez dituztenei, matrikulatutako ordutegi motari dagokion kuota altuena aplikatuko zaie ikasturte osoan.

5.–2012an aitortutako diru-sarrerak nabarmenki murrizten direnean, familia unitateko kide errenta jasotzaile baten heriotzaren ondorioz, inguruabar hori jasoko da matrikula egiterakoan, hura frogatzen duten agiriak erantsita.

Egun horretatik aurrera gertatzen diren aldaketak ez dira kontuan hartuko ikasturte honetako tarifa kalkulatzeko.

Kasu horietan, interesdunak kasuan kasuko toki entitateari baimena eman beharko dio bere egoera ekonomikoari buruzko beharrezko informazioa biltzeko.

Laugarrena.–Murriztapenak.

1. Lehenengo oinarrian ezarritako tarifak murriztu eginen dira familia unitateko kideen per capita errentaren arabera. Ondoko taulan jaso dira 2013/2014 ikasturtean ordaindu beharreko tarifak:

PER CAPITA ERRENTA

ESKOLATZEA

(hilean)

JANTOKIA

(hilean)

ESKOLATZEA

+ JANTOKIA

(hilean)

Honetatik

Honetara

Honetatik gora

15.000

234,00

95,00

329,00

12.400,01

15.000

211,00

95,00

306,00

10.700,01

12.400

175,00

95,00

270,00

9.300,01

10.700

146,00

95,00

241,00

7.980,01

9.300

109,00

95,00

204,00

6.650,01

7.980

93,00

84,00

177,00

5.500,01

6.650

67,00

84,00

151,00

4.500,01

5.500

54,00

84,00

138,00

Berdina edo honetatik behera

4.500

40,00

84,00

124,00

2. Ikastetxean bi seme-alaba dituzten familiek %50erainoko deskontua izanen dute bigarren haurragatik dagokien eskolatze tarifan, betiere gutxieneko tarifatik behera jaitsi gabe.

Bi anai-arrebak jantokia erabiltzen dutenean, lehenengoak errentari dagokion tarifa ordainduko du, eta bigarrenari gutxieneko tarifa egokituko zaio.

Hori dela eta, bigarren seme-alabari aplikatu beharreko eskolatze tarifak ez dira inoiz 40, 38 edo 28 euro baino txikiagoak izanen, eskola-ordutegia zein den (osoa, murriztua edo batez bestekoa), edo 84 euro baino txikiagoa, jantokiaren kasuan.

3. Ikastetxean hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiek aurreko atalean aipatutako murrizketa izanen dute bigarren haurragatik, eta ordutegi motaren arabera ezarritako gutxieneko tarifa hirugarren haurragatik eta hurrengoengatik.

Borzgarrena.–Hasierako kuota.

Toki entitate bakoitzak ezarriko du nahitaez ordaindu beharreko matrikulazio kuota ikasturte bakoitzerako; azken hileko ordainketan konpentsatuko da. Kuota hori bermetzat hartuko da, eta, horrenbestez, hala betearazi ahal da sortutako gastuak konpentsatzea bidezkoa denean eta haurraren baja egiten denean, ikasturtea hasi baino lehenago egiten bada ere.

Seigarrena.–Tarifen doikuntza.

1. Tarifak ikastetxea 208 egunetan irekita egoteagatik sorraraziko dira (10,6 hilabete).

Matrikula ikasturtea hasita egiten bada, eskolatze eta jantokiko tarifak ordainduko dira haurra ikastetxean hasten denetik aurrera; hilabeteari dagokion tarifaren zati proportzionala ordainduko da.

2. Jantokia barne duten matrikuladun erabiltzaileek osorik ordaindu beharko dituzte jantokiari dagozkion hilekoak, zerbitzua erabiltzen ez badute ere.

Salbuespenak:

1.–Erabiltzailearen nahiarekin zerikusirik ez duten arrazoiak.

2.–Egokitzeko aldia.

3.–Ondoz-ondoko 15 egun naturaletik gorako hutsegite justifikatuak.

Aipatutako kasuetan, jantokiko laguntzaileei dagokiena ordainduko dute bakar-bakarrik; hau da, hileko tarifatik deskontatu beharko da menuaren edo cateringaren kostua, betiere familia bakoitzak ordaintzen duen tarifa partikularraren arabera kalkulatua.

4.–Beste kasu batzuk.

4.1. Jantoki zerbitzua egun zehatzetan erabiltzea: gehieneko tarifaren (95 euro) eta hileko zerbitzu egunen (21 egun) arabera kobratuko da. Eguneko tarifa, 4,52 euro.

4.2. Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzea, jarraitzeko konpromisoarekin eta astean 5 egun baino gutxiagotan: gehieneko tarifaren (95 euro) eta hileko zerbitzu egunen (21 egun) arabera kobratuko da. Eguneko tarifa, 4,52 euro. Horrez gain, hilaren gainerako zatiarengatik jantokiko laguntzaileari dagokiona pagatu beharko da.

4.3. Jantoki zerbitzua behin ikasturtea hasita erabiltzea, jarraitzeko konpromisoarekin, arrazoi justifikatuak direla-eta eta Hezkuntza Departamentuaren oniritziarekin: araudiaren arabera dagokion tasa aplikatuko da.

3. 8 hilabetetik beherako haurrek, familiek ekartzen duten esnea besterik hartzen ez badute, ez dute jantokiko kuota ordainduko.

Zazpigarrena.–Bajak.

1. Ikasturtea hasi eta hamabost egun natural iraganik ikastetxera azaltzen ez den haurrari nahitaezko baja emanen zaio; orobat, ikastetxean hasi eta, justifikaziorik gabe, hamabost egun naturalean jarraian agertzen ez denari. Kasu horietan, entitate titularrak familiari idatziz jakinaraziko dio haurra bajan eman duela ikastetxean. Baja gauzatuko da jakinarazpena egin eta hamabost egunean. Familiak ordainduko beharko ditu eskolatzeari eta jantoki zerbitzua erabiltzeari (laguntzailea eta menua) dagokion kuota, baja gauzatzen den egunera artekoa, eta eragindako gastuak konpentsatzeko hilabete bateko kuota. Bosgarren oinarrian xedatuarekin bat, bermea ez da itzuliko.

2. Ikasturtean zehar borondatezko bajarik badago, idatziz komunikatu beharko zaizkio ikastetxeko zuzendaritzari gutxienez hamabost egun lehenago. Kasu horietan, familiek ordainduko dute baja gauzatzen denera arteko kuota (eskaera egin eta hamabost egunean), gehi eragindako gastuak konpentsatzeko hilabete bateko kuota. Bermea bosgarren oinarrian xedatua bezala betearaziko da.

3. Baja justifikatua dagoen kasuetan, hots, seme-alaba gaixotzen bada, bizilekua aldatzen bada, langabezia edo ustekabeko diru-premia larria suertatzen bada, edo ikastetxeko entitate titularrak horien antzekotzat jotzen duen bestelakoren bat gertatzen bada, ez da itzuliko berme gisa ordaindutako zenbatekoa, baina ez da kobratuko konpentsazio gisa eman beharreko hilabete bateko kuota.

4. Jantokiko zerbitzua erabiltzeko borondatezko baja hartzen bada, justifikatua izan ala ez, familiak ordaindu beharko du jantokiko laguntzaileari dagokion zati proportzionala, baja gauzatzen denera artekoa (eskaera egin eta 15 egunera).

Borondatezko baja hartu ondoren jantoki zerbitzua berriro erabili nahi bada, aldi horretan ikastetxean lan egin duen laguntzaileari proportzioan dagokion zatia pagatuko da.

Zortzigarrena.–Ez-ordaintzeak.

Entitate titularren arduradunek eskatuko dituzte familiek ordaintzen ez dituzten kuotak, egokitzat jotzen duten lege prozedura erabiliz. Nolanahi ere, bi kuota ordaintzen ez direnean, haurrari baja emanen zaio. Kasu horietan, bermea betearazi eginen da.

Oharra: 2014/2015 ikasturterako, Nafarroako Gobernuak Foru Dekretuaren bidez zehazten dituen tarifak aplikatuko dira, haur eskola honi eraginen baitiote, bi alderdien arteran sinaturiko hitzarmenaren ondorioz.

ERANSKINA, GAZTERIAREN ETXEKO ARETOEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN 9. ARAU FISKALAREN PREZIO PUBLIKOENA

2014ko tarifak

I. epigrafea.

1. Ordenagailu guztiak (ordu erdiko tarteak).

0,65 euro

Cyber-aretoa: gehienez ere 2 ordu

–Jokoak: gehienez ere ordu bat.

2.–Entsegu gela (ordubete edo gutxiago, eta talde bakoitzeko)

5,75 euro

–Gehieneko jende kopurua: 10

3.–DJendako edo bidesorkuntzarako aretoa (ordubete edo gutxiago, eta talde bakoitzeko)

3,45 euro

–Gehieneko jende kopurua: 6

4.–Sukaldea (ordubete edo gutxiago, eta talde bakoitzeko, egunean)

17,60 euro

5.–Bilera gelak-tailerrak-erabilera anitzetakoa (ordubete edo gutxiago, eta talde bakoitzeko, egunean):

17,60 euro

HILABETEKO TASAK

PROBA SAIOETARAKO ARETOA

ELEKTRONIKA ARETOA

2 saio astean, 2 ordukoak

34,60 euro

20,80 euro

Saio 1 astean, 2 ordukoak

20,80 euro

13,85 euro

2 saio astean, ordubetekoak

20,80 euro

13,85 euro

Saio 1 astean, ordubetekoa

11,50 euro

11,50 euro

* Gazte elkarteak: taldeka egiten diren erabilera guztiak doakoak izanen dira.

* Udal entitateak: taldeka egiten diren erabilera guztiak doakoak izanen dira.

Iragarkiaren kodea: L1316226