249. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2014rako ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

2013ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 11koan, argitara eman zen Burlatako Udalaren ordenantza fiskal eta prezio publikoen gaineko arauetako 2014rako aldaketaren hasierako onespena.

Jendaurreko epea buruturik, inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta honen ondotik argitaratzen da testu osoa.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

0. ORDENANTZA

68. artikuluan eta 2. kategoriarekin sartzea Erripagainako karrika hauek:

–Avenida Erripagaña - Erripagaña etorbidea.

–Calle Roma - Erroma kalea.

–Calle La Valeta - Valleta kalea.

–Calle Copenhage - Kopenhage kalea.

–Calle Berlín - Berlín kalea.

–Calle Lisboa - Lisboa kalea.

–Calle París - Paris kalea.

–Calle Dublín - Dublin kalea.

–Calle Amsterdan - Amsterdan kalea.

–Calle Bruselas - Brusela kalea.

–Ronda Bratislava - Bratislava ingurabidea.

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 167.etik 171.era bitarteko artikuluetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga zeharkako tributua da eta haren zergapeko egintza da udal mugapean zernahi eraikuntza, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe, edo erantzukizuneko aitorpenaren edo aurreko gaztiguaren aurkezpena eskatzen bada, baldin zerga ezartzen duen udalari badagokio lizentzia ematea, lizentzia emateari buruzko txostena (Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 39. artikulua) edo kontrola.

Zergari atxikitako zergapeko egintzatzat har daitezke hauek:

1) Edozein motatako eraikinak eta instalazioak, oin berrikoak, egiteko obrak.

2) Lehendik dauden eraikinak edo instalazioak handitzeko obrak.

3) Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak.

4) Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere duten erabilera.

5) Behin-behinekoz egin beharreko obrak.

6) Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7) Lur mugimenduak, hala nola, zelaitzeak, hondeatzeak eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8) Finkak ixtea.

9) Eraikinak botatzea, aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

10) Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11) Eremu publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

12) Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.

3. artikulua. Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomi erkidegoak edo toki entitateak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, portu, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziozkoa.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordainarazpen honen subjektu pasiboak hauek dira, zergadun gisa: pertsona fisiko eta juridikoak eta Zergei buruzko abenduaren 14ko Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatzen diren entitateak, baldin eraikuntza, instalazio edo obraren jabe badira, hura egiten den higiezinaren jabe izan ala ez.

Aurreko lerroaldean aurreikusitakoaren ondorioetarako, eraikuntza, instalazio edo obraren jabetzat hartuko da hura egitearen gastuak edo kostua ordaintzen dituena.

5. artikulua. Eraikuntza, instalazioa edo obra subjektu pasibo zergadunak egiten ez duenean, zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat joko dira kasuko lizentziak eskatzen, kasuko erantzukizuneko aitorpenak edo aurretiazko komunikazioak aurkezten, edo eraikuntzak, instalazioak edo obrak egiten dituztenak

Ordezkoak zergadunari eskatzen ahalko dio ordaindutako tributu-kuotaren zenbatekoa.

Zerga-oinarria

6. artikulua. 1) Zerga-oinarria eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren kostu erreal eta egiazkoa izanen da. Ondorio horietarako, ulertuko da kostu erreala dela haren exekuzio materialaren kostua.

Zerga-oinarriaren zati ez dira ez balio erantsia, ez araubide bereziko antzeko zergak, tasak, prezio publikoak, ez tokiko izaera publikoko ondareko gainerako prestazioak, horiek eraikuntza, instalazio edo obra alorrekoak badira, ez eta profesionalen ordainsaria, kontratistaren enpresa-mozkina, gastu orokorrak, ez segurtasuna eta osasunari, kalitate kontrolari edo hondakinen kudeaketari dagozkien zenbatekoak ere.

Barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa zerga-oinarriaren osagaia da eta, horretarako, interesdunak aurkeztu beharko du, aurrekontu eguneratua eta guzti.

2) Zerga-oinarria interesdunek aurkeztutako aurrekontuaren arabera zehaztuko da, betiere dagokion elkargo ofizial batek ikus-onetsi badu, hura aginduzko baldintza denean. Bertzelakoetan, udal teknikariek zehaztuko dute zerga-oinarria, egitasmoaren kostu zenbatetsian oinarrituta.

Tasa

7. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

8. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskineko karga mota ezartzetik heldu dena.

Sorrarazpena

9. artikulua. Zerga hau eraikina, instalazioa edo obra hasten delarik sorrarazten da, hartarako lizentziarik lortu ez bada ere.

Kudeaketa arauak

10. artikulua. 1) Aginduzko lizentzia ematen denean, erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean, edo, lizentzia eskatu, eman edo ukatu edota erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu baino lehen, eraikuntza, instalazioa edo obra hasi bada, likidazio bat eginen da, edo hurrengo 2) eta 3) puntuetan adierazten diren kasuetan, autolikidazioa eginen, betiere behin-behinekoa eta konturakoa.

Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua edo xedea aldatzen bada, eta horren aurrekontuak goiti egiten badu, subjektu pasiboek zergaren likidazio edo, hala behar denean, autolikidazio osagarria aurkeztu beharko dute, hasierako aurrekontuaren eta aldaketaren ondoriozkoaren artean dagoen aldearen gainean, betiere ordenantza honetan ezarritako epe, betekizun eta ondorioei lotuta.

2) Tramitazio laburreko edo bereziaren araubidearen eta lizentzia jakinarazien araubide bereziaren menpeko lizentzien kasuan, eskatzaileak ondokoak aurkeztu beharko ditu, lizentzia-eskabidearekin batera: autolikidazioko agiria, behar bezala beterik, eta ordainagiria. Autolikidazioa ordaintzeak ez dakar berekin lizentzia ematea, eta ordaindu izanaren gaineko ziurtagiria erretiratu beharra dago, behin bideratu eta gero, lizentzia kudeatzen duen bulegotik.

3) Erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztea eskatzen den obretan, aitorpenaren edo komunikazioarekin batean autolikidazioko agiria aurkeztuko da, behar bezala betea, baita ordainagiria ere.

4) Zergaren autolikidazioa eskatzen den kasuetan, subjektu pasiboek autolikidazioa egin beharko dute udal administrazioak eskura jartzen dituen inprimakietan. Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorrean xedatzen denaren arabera zehazten ahal dena.

5) Gainerakoetan, zergaren kuota gehienez ere bi hilabeteko epean ordaindu beharko da, honako hauetatik aitzina:

a) Hasierako likidazioan, lizentzia jakinarazten den egunetik aitzina, edo hura oraindik eskatu, eman edo ukatu gabe egonda, eraikuntza, instalazioa edo obra hasia delarik; azken kasu horretan, egindako ordainketak ez dakar inolako presuntziorik ezta inolako eskubideen aldarrikapen egintzarik subjektu pasiboaren alde.

b) Proiektua aldatzeagatik likidazio osagarririk baldin bada, proiektu berria jakinarazten denetik aitzina, lizentziaren xede baldin bada.

11. artikulua. 1) Behin eraikuntzak, instalazioak eta obrak bururatu eta egiazki egin direnak ikusita, gehienez ere hiru hilabeteko epean haien amaiera edo behin-behineko onarpenetik aitzina, tributudunak deklarazio bat aurkeztuko du inguruabar hori azalduz eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako eta egiazko kostua adieraziz, eta, deklarazioarekin batera, obraren zuzendari eskudunak haren gainean emandako egiaztagiria, betiere dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, eta, halakorik behar izatera, kostu hori egiaztatzeko fakturak edo bertzelako agiriak, 12.3. artikuluan aipatzen baitira. Tramitatu behar baldin bada jarduera baten abiatzea edo eraikin edo instalazioen lehen erabilera, dokumentazio hori behar den lizentziaren eskaerarekin batera aurkezten ahal da, edo dagokion erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten delarik.

2) Subjektu pasiboek bururatutako eraikuntzen, instalazioen edo obren benetako kostuaren gaineko aitorpena aurkezteko betebeharra dute, nahiz etalikidaziorik edo, hala behar denean, hasierako hasierako likidaziorik aurkeztu ez eta Administrazioak kontzeptu hori dela medio aurrez ordaintzeko ez errekeritu.

3) Behin benetako kostua ezagututa, eta egitekoa den administrazio-egiaztapena eginik, Udalak behin betiko likidazioa eginen du, subjektu pasiboak hasieran autolikidatutako kuotarekin dagoen diferentzia positibo edo negatiboaren gainean, halako eran non, behar izatera, subjektu pasiboari behar den kopurua galdatu edo itzuliko baitzaio.

4) Eraikuntzen, instalazioen edo obren bukaerako datatzat joko da Zuzenbidean onargarri den edozein frogabide erabilita xedatzen ahal dena, eta partikularki, haiek zer xede edo erabileratarako aurreikusi eta gerora inongo jarduketa material egin gabe horiek betetzeko prestaturik dauden uneari dagokiona.

5) Baldin eta eraikuntzak, instalazioak edo obrak gauzatu bitartean zergaren subjektu pasiboen aldaketa edo ordezkapena gertatzen bada, bukaerako likidazioa obrak noiz amaitu eta data horretan subjektu pasiboa denari eginen zaio.

12. artikulua. 1) Udal Administrazioak egiaztatuko du likidazioak eta autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako oinarri eta kuoptak arau horien emaitza dela. Xede horrekin, Udal Administrazioak kasu guztietan egiaztatuko du jarritako oinarria dela interesdunek kasuan-kasuan aurkeztutako aurrekontuan, fakturetan edo kostu erreala justifikatzen duen ziurtagirietan agertzen den bera.

2) Udalaren Administrazioa likidazioekin edo autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutzaren interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Orobat, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zergapeko egintzen likidazioa eginen du.

3) Udal Administrazioak errekerimendu egiten ahalko dio subjektu pasiboari, eraikuntza, instalazio eta obren kostu egiazkoa jaso dezan, hala nola behin betiko aurrekontua, obren ziurtagiria, exekuzio kontratuak, proiektuari dagokion kontabilitatea, obra berriaren deklarazioa edo bertzelako edozein dokumentu. Eskatutako agiriak aurkeztu ezean, edo osatu gabe aurkezten badira, edo haietatik ezin bada atera benetako eta egiazko kostua, Udal Administrazioak zerga-oinarria zedarrituko du, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ezarritako prozedurarekin bat.

4) Afera Ekonomikoetako eta Hirigintzako udal alorrek elkarri emanen diote lizentziarik gabe edo erantzukizuneko aitorpenik edo aurretieazko komunikaziorik gabe gauzatutako eraikuntza, instalazio eta obren ondoriozko jardueren berri.

13. artikulua. Zergaren likidazioaren ondorioetarako, berdin jokatuko da administrazioaren isilbide positiboaz eman diren lizentziekin eta berariaz eman direnekin.

14. artikulua. Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio, idatziz aurkeztu berariazko ukoaz, Burlatako Udalak, hala behar denean, pagatutakoa itzuliko du.

Halaber, behin lizentzia iraungi ondoren, Burlatako Udalak egindako likidazioa deuseztuko du eta, hala behar denean, itzuliko, non ez duen titularrak lizentzia horren berritzea eskatzen eta Udalak baimentzen.

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

Tarifen eranskina

Karga-tasa

Ondoko tasa ezarri da: %5.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko dokumentuak luzatzeagatik sortzen den udal jarduerak edo jarduerek eratzen dute zergapeko egintza.

1) Planoen kopiak.

2) Fotokopiak.

3) Euskarri digitaleko kopiak.

4) Artxiboetan dokumentazioa bilatzea.

5) Ziurtagiriak.

6) Agiriak konpultsatzea.

7) Ahalmenak askiestea.

8) Arma txartelak eta animalia arriskugarriak edukitzeko lizentziak.

9) Lanpostuak betetzeko deialdien tramitazioa.

10) Txostenak egitea.

11) Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

12) Desjabetzeko espedienteen tramitazioa oztopo arkitektonikoak kentzeko.

13) Interesdunen ekimenaz hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea

14) Frogagiriak luzatzea.

15) Baimenak.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri luzatzea eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak dituzten agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Zerga-oinarria

5. artikulua. Zerga-oinarria egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza da.

Tasa

6. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

7. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, edo bertzenaz horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketa arauak

8. artikulua.–a) Udaltzaingo zerbitzuak eginen du berak luzaturiko agiriei dagozkien tasen diru-bilketa eta Udaleko Diruzaintzari egiten dion kontu ematean sartuko dira.

b) Gainerako tasen dirubilketa Udaleko Diruzaintzak eginen du.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

1. epigrafea.–Planoen kopiak eta fotokopiak

1.1. Plan orokorraren planoak edo espediente publikoetan direnak:

–Udalaren bitartekoekin eginak: 1,75

–Udalez kanpoko saltokietan eginak: Zerbitzuaren kostua, gehi %10.

1.2. Agirien fotokopia bakoitzagatik:

–DIN A4 tamainako fotokopiak:

  • Zuri-beltzean: 0.10.
  • Koloreetan: 0.30.

–DIN A3 tamainako fotokopiak:

  • Zuri-beltzean: 0.15.
  • Koloreetan: 0.50.

1.3. 1.3.–CDko fotokopia bakoitzagatik 3.00.

2. epigrafea.–25 urte baino zaharragoko agiria bilatzea udal artxiboetan.

–25 urte baino zaharragoko agiria bilatzeagatik udal artxiboeta, katastroko lurzati bakoitzeko edo, bertzenaz, hirigintzako unitate bakoitzeko: 25.00.

3. epigrafea.–Ziurtagiriak eta konpultsak.

3.1. Ziurtagiri bakoitzagatik: 2.00.

–Ziurtagiriak luzatzeagatik 4 urte baino zaharragoko datuak behar dituztenak, oraingoa barne, erregistro eguneratuetan gehiago jasota ez badaude: 4.85.

–Ez dute tasa sorraraziko automatikoki luzatzen diren ziurtagiriek, biztanleen erroldaren eta katastroaren erregistro informatizatuen datuetan oinarritzen badira

3.2. Konpultsak tramitatzeagatik, agirien fotokopiak barne, bakoitzagatik: 1.00.

Tramitazioa baino lehen udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute.

Salbuetsirik gelditu da Udalak eskatzen duen dokumentazio guztia langileak hautatzeko prozesuetan edo lehiaketa publikoetan.

4. epigrafea.–Arma txartelen eta animalia arriskugarriei dagozkienen tramitazioa

–Arma txartelen lizentzia bakoitzagatik: 26.15.

–Animalia arriskugarriei dagokien dokumentazioa tramitatzeagatik: 45.90.

5. epigrafea.–Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.

–Deialdi eskari bakoitzagatik, langabezian dauden izangaiak kenduta (enplegu eskatzailearen txartela aurkeztu beharko da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta eguneratua): 4.60.

6. epigrafea.–Txostenak.

Kontsultari erantzuteko edo txostena egiteko, ikuskaritza aldez aurretik egin behar denean, osasun ikuskaritzari dagokion tasa ere likidatuko da.

–Udaltzaingoak zirkulazio istripuen gainean txostenak tramitatu eta egiteagatik: 70.00.

–Babes ofizialeko etxebizitzak deskalifikatzeko behar diren txostenengatik: 40.10.

–Hirigintzako jarduketetan, ondasunen tasazioen gaineko txostenak luzatzea, interesdunek eskatuta: 100.00.

Zenbateko honi tasazioaren txosteneko kanpoko kostua gehitu behar zaio.

–Hirigintzako kontsultei erantzuteagatik, txosten teknikoa luzatzen denean: 110.00.

–Aurri egoerari buruzko txostena luzatzeagatik, ofizioz edo interesdunak eskatuta: 100.00.

–Zenbateko honi tasazioaren txosteneko kanpoko kostua gehitu behar zaio.

–Bertzelako txosten idatziak, interes partikularrak direla-eta eskatu badira: 50.00.

7. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

–Ordenantza edo aurrekontu bakoitzagatik: 1.15.

–Hirigintzako arauak eta eraikuntzako ordenantzak: 4.60.

8. epigrafea.– Desjabetzeko espedienteen tramitazioa, oztopo arkitektonikoak kentzeko.

–Desjabetzeko espedientean udal txostenak egiteagatik: 100.00.

Zenbateko honi kudeaketaren eta tasazioaren kanpoko kostuak gehitu behar zaizkio.

9. epigrafea.–Interesdunen ekimenaz hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea

Iragarkiaren kostua ordaindu beharko da.

10. epigrafea.–Irekitzeko lizentziaren, jarduera sailkatu gabearen lehen erabileraren edo biltokiaren erabileraren gaineko ziurtagiriak.

–Ziurtagiriak luzatzeagatik, haien kostua sarturik ez dagoenean emandako lizentzian, edo titulartasuna aldatzen denetan: 10.00.

11. epigrafea.–Udal zerbitzuak erabiltzeko txartela luzatzeagatik.

–Txartela luzatzeagatik: 5.50.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZA ARLOKO JARDUERA ADMINISTRATIBOAK KONTROLATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

7. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Tasa ordaindu beharra dakarten hirigintzako jarduketek xedea dute lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko legeriak eskatzen dituen hirigintzako lizentziak ematea edo kontrolatzeko administrazio jarduerak egitea, lizentzia eskatu beharrean erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar denetan.

Tasaren beharra ezartzen duten hirigintzako jarduketak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean zehazturik daude. Honako hauek, hain zuzen:

a) Eraikin eta instalazio berriak altxatzeko obrak.

b) Eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

c) Eraikin eta instalazioen egitura edo kanpoko itxura aldatu edo berritzeko obrak.

d) Eraikinen barreneko banaketa aldatzen duten obrak, edozein erabilera emanda ere.

e) Behin-behinekoz egin behar diren obra eta erabilerak.

f) Hirigintza lurzatiketak eta landa finken banantze eta zatiketak.

g) Lur mugimenduak, hala nola lur-erauzketa, lur-berdinketa, hondeaketa eta betetze lanak, salbu eta lan horiek zehaztu eta programatutako obrak badira onetsita dagoen urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean.

h) Eraikin eta instalazioen lehenbiziko erabilera edo okupazioa eta haien erabileraren aldaketa.

i) Eraikinen eraispena, berehalako aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

j) Lur azpian eragina duten instalazioak.

k) Arbolak eta zuhaixkak botatzea, baldin eta zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke badira, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimendutako lanak direnean.

l) Eremu publikotik ikusten ahal diren iragarkiak paratzea, lokal itxietan paratuak salbu.

m) Presak eta baltsak eraikitzea eta ibai-ibilguetan defentsa eta zuzenketa obrak egitea, betiere interes orokorreko obra publikoak ez badira.

n) Agregakinen erauzketa eta harrobien ustiapena, jabari publikoko lurretan egin arren eta administrazioaren kontzesioa behar izan arren.

ñ) Finkak ixtea.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Zerga ordaindu beharra sortzen da lizentzia eskatzean edo, lizentzia eskatu behar ez denetan, erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztean.

Ez da ordaindu beharrik izanen Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen interesdunak atzera egiten badu, edota adostasun-eginbidea izan baino lehen, lizentzia komunikatuak direnean. Ez da ordaindu beharrik izanen baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola adierazten bada jardueraren geroko kontrolaren gaineko udal ebazpena eman aurretik.

Hala ere,aitzineko paragrafoan aipatutako kasuetaninteresdunek ordaindu behar dio Udalari lizentzia emateko lortutako kanpoko txostenen zenbatekoa, Udalari kostu bat ekarri badiote.

5. artikulua. Tasa hauek direla medio Telefónica de España, S.A.U. enpresari egokitu lekiokeen ordainketa dirutan egin beharreko urteko ordainaz ordezkatzen da, Nafarroako Foru Erkidegoan Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

Subjektu pasiboa

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan hirigintzako lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan.

Zerga-oinarria

7. artikulua. Kargaren zerga-oinarria kalkulatzeko, tarifen eranskinean ezartzen denaren arabera, honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta egiazkoa, halakotzat harturik 1. ordenantza fiskalaren 6. artikuluan zehazten duen bezala, eraikuntza, instalazio edo obren gaineko zerga arautzen baitu.

b) Azalera, halakotzat harturik, eraikin edo lokalen kasuan, azalera eraikia.

c) Zenbateko finko bat.

Tasa

8. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

9. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, edo bertzenaz horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak

10. artikulua. Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide Hirigintza prozedurari buruzko ordenantzan eta aplikagarri diren bertzelako arauetan ezarritako moduan bete beharko da.

11. artikulua. Lizentziak iraungitzeaz den bezainbatean, indarra duen hirigintzako planeamenduetan eta aplikatzen ahal den gainerako araudietan zer xedatzen den, huraxe eginen da.

Kudeaketa arauak

12. artikulua. 1) Aginduzko lizentzia ematen denean, erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean, edo, lizentzia eskatu, eman edo ukatu edota erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu baino lehen, eraikuntza, instalazioa edo obra hasi bada, likidazio bat eginen da, edo hurrengo 2) eta 3) puntuetan adierazten diren kasuetan, autolikidazioa eginen.

Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua edo xedea aldatzen bada, eta horren aurrekontuak goiti egiten badu, subjektu pasiboek tasaren likidazio edo, hala behar denean, autolikidazio osagarria aurkeztu beharko dute, hasierako aurrekontuaren eta aldaketaren ondoriozkoaren artean dagoen aldearen gainean, betiere ordenantza honetan ezarritako epe, betekizun eta ondorioei lotuta.

2) Tramitazio laburreko edo bereziaren araubidearen eta lizentzia jakinarazien araubide bereziaren menpeko lizentzien kasuan, eskatzaileak ondokoak aurkeztu beharko ditu, lizentzia-eskabidearekin batera: autolikidazioko agiria, behar bezala beterik, eta ordainagiria. Autolikidazioa ordaintzeak ez dakar berekin lizentzia ematea, eta ordaindu izanaren gaineko ziurtagiria erretiratu beharra dago, behin bideratu eta gero, lizentzia kudeatzen duen bulegotik.

3) Erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztea eskatzen den obretan, aitorpenaren edo komunikazioarekin batean autolikidazioko agiria aurkeztuko da, behar bezala betea, baita ordainagiria ere.

4) Tasaren autolikidazioa eskatzen den kasuetan, subjektu pasiboek autolikidazioa egin beharko dute udal administrazioak eskura jartzen dituen inprimakietan. Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorrean xedatzen denaren arabera zehazten ahal dena.

5) Gainerakoetan, tasak gehienez ere bi hilabeteko epean ordaindu beharko da, honako hauetatik aitzina:

a) Lizentzia jakinarazten den egunetik, edo hura oraindik eskatu, eman edo ukatu gabe egonda, eraikuntza, instalazioa edo obra hasia delarik; azken kasu horretan, egindako ordainketak ez dakar inolako presuntziorik ezta inolako eskubideen aldarrikapen egintzarik subjektu pasiboaren alde.

b) Proiektua aldatzeagatik likidazio osagarririk baldin bada, proiektu berria jakinarazten denetik aitzina, lizentziaren xede baldin bada.

13. artikulua. 1) Behin eraikuntzak, instalazioak eta obrak bururatu eta egiazki egin direnak ikusita, gehienez ere hiru hilabeteko epean haien amaiera edo behin-behineko onarpenetik aitzina, tributudunak deklarazio bat aurkeztuko du inguruabar hori azalduz eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako eta egiazko kostua adieraziz, eta, deklarazioarekin batera, obraren zuzendari eskudunak haren gainean emandako egiaztagiria, betiere dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, eta, halakorik behar izatera, kostu hori egiaztatzeko fakturak edo bertzelako agiriak, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantzaren 12.3. artikuluan aipatzen baitira. Irekitzeko lizentziarik, erabilera aldatzekorik, lehen erabilerakorik edo bertze zenbait lizentzia bideratu behar izanez gero, agiri horiek kasuan kasuko lizentziarako eskaerarekin batera aurkezten ahalko dira.

2) Udalak erabiltzen ahalko ditu egiaztatzeko eta aztertzeko ahalmenak. Zehatz-mehatz, egiazki egindako lanak eta haien kostu erreal eta egiazkoa ikusirik, Udalak, bere zerbitzu teknikoek horiek aztertu eta txostena egin ondoan, lizentziaren baldintza tekniko eta ekonomikoen aldaketa onetsiko du egiazki gauzatutako obrari egokitzeko eta aldatutako baldintzen araberako likidazioa eginen du.

14. artikulua. 1) Udal Administrazioak egiaztatuko du likidazioak eta autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako oinarri eta kuoptak arau horien emaitza dela.

2) Udalaren Administrazioa likidazioekin edo, hala behar badu, autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutzaren interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Orobat, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zergapeko egintzen likidazioa eginen du.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

1. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean ematen diren lizentziak.

1.1. Lurzatiketa lizentziak:

lurzatitzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira (euro/m²). 0.07.

1.2. Tramitazio laburreko obra lizentziak eta lizentzia jakinaraziak:

1.2.1. Tramitazio laburreko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 110.

1.2.2. Lizentzia jakinarazi bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 25.

1.3. Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko, arbolak mozteko eta horma irudiak paratzeko lizentziak, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aitzineko ataletan jaso ez badira:

Tasa kalkulatuko da 7.a) artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuz: %0,97. Gutxienekoa, 110.

1.4. Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

1.4.1. Lehen erabilerako lizentziak tramitatu eta ebazteagatik, garaieradun etxebizitzen nahiz binakako, atxiki edo gisako etxebizitzen sustapenei dagozkienak, etxebizitza bakoitzagatik: 50.00.

1.4.2. Familia bakarreko etxebizitza bakartu bat lehen aldiz erabiltzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 50.00.

1.4.3. Jarduera sailkatuak ez diren bertzelako eraikinak eta/edo lokalak lehen aldiz erabiltzeko lizentzia tramitatu eta ebazteagatik, eraikinaren eta/edo lokalaren azalerako metro koadro bakoitzeko. Ziurtagiriaren barnean sarturik gelditzen da. 3.50.

1.4.3.1. Obrak egin ondoan berriz ere irekitzea, %50eko beherapena eginen da 1.4.3 epigrafeko tasaren gainean.

1.4.3.2. Lokalak aldi baterako irekitzea, gehienez ere urtebetez, bertze lokal batean egiten diren jarduerak lekualdatzeko, %50eko beherapena eginen da 1.4.3 epigrafeko tasaren gainean.

Tasa, lokalak irekita irauten duen proportzioan likidatuko da. Behin-behineko likidazioa izanen du lizentzia ematerakoan aurreikusi zen denboraren arabera, eta behin betikoa izanen da benetan irekialdia bukatzen denean.

1.4.3.3. Erregistro ofizialetan inskribaturiko irabazi asmorik gabeko entitateak: %50eko beherapena eginen da 1.4.3 epigrafeko tasaren gainean.

1.4.4. Aisialdirako eta biltokitako lokalak (iraunkorra nahiz aldi baterakoa) erabiltzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik. Ziurtagiriaren barnean sarturik gelditzen da. 25.00.

1.4.5. Aisialdirako eta biltokitako lokal aldi baterakoa erabiltzeko lizentzia berritze bakoitza tramitatu eta ebazteagatik. Ziurtagiriaren barnean sarturik gelditzen da. 10.00.

1.4.6. Bertze eraikin eta/edo lokal batzuk lehen aldiz erabiltzeko lizentzia edo aisialdirako eta biltokitako lokala erabiltzeko lizentzia eskualdatzeak (titulartasun aldaketa) ez du tasarik sorraraziko.

1.4.3 ataleko zergapeko egintzek likidatu beharreko gehieneko muga izanen dute zergapeko egintzengatik, 2.000 eurokoa, eta gutieneko muga 110 eurokoa.

1.5. Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak:

–Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 110.

1.6. Dorre-garabiak paratzeko eta funtzionatzeko lizentzia:

–Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 120,00.

2. epigrafea.–Hirigintzako kontrola egiteagatik, lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan.

2.1. Obrak egiten badira, 1.3 epigrafeko tarifa aplikatuko da.

2.2. Jarduera hasitakoan kontrola egiteagatik (sailkatu gabea) 14.3 epigrafeko tarifa aplikatuko da.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATUETAN ARITZEKO, IREKITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

8. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen ondorioz jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten instalazio eta jardueren ezarpenari, ustiapenari, funtsezko edo ez funtsezko aldaketei, irekitzeari eta lizentzien eskualdekatari dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, baita jarduera lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan kontrolatzeko administrazio jarduerak egiteari dagozkionak ere, eta zehatz-mehatz:

a) Jarduera lizentzia.

b) Jardueraren lizentzia aldatzea, ofizioz edo titularrak eskatuta.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Jarduera eta irekitzeko lizentziak eskualdatzea (titulartasuna aldatzea).

f) Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obrak egin ondotik.

g) Udalaren kontrola, jarduera lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan.

h) Ostatuaren edo kafetegiaren lizentziari definizio berria ematea ostatu berezia edo ikuskizunetarako kafetegia izateko.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa lizentzia eskatzen denean sortuko da edo erantzukizunezko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkezten denean.

Ez da ordaindu beharko interesdunak eskabideari uko egiten badio Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen. Ez da ordaindu beharrik izanen baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola komunikatzen bada jardueraren kontrola bukatzen duen udal ebazpena eman aurretik.

Hala ere,aitzineko paragrafoan aipatutako kasuetaninteresdunek ordaindu behar dio Udalari lizentzia emateko lortutako kanpoko txostenen zenbatekoa, Udalari kostu bat ekarri badiote.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berraztertzen edo eskualdatzen bada, edo haien izenean aurkezten bada aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena.

Zerga-oinarria

5. artikulua. Zerga-oinarria egiten den eskari edo jarduera bakoitza da, eta, hala behar badu, jarduerak okupatu behar duen azalera eraiki osoa, hura garatzeko behar diren lokal erantsi guztiak barne.

Tasa

6. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

7. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, edo bertzenaz horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Jarduera baterako baimena erdietsi edo abiarazi nahi dutenek Herriko Etxean aurkeztuko dute behar den lizentzia eskabidea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena zehazten dituztela, indarra duen legerian edo dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

9. artikulua. 1) Tasaren likidazioa onetsita dela, interesdunak dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du gehienez ere bi hilabetean, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina; bertzenaz, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

2) Jarduera lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan, jarduera hasitakoan kontrola egiteagatik ordainde baharreko tasa autolikidazio araubidean galdatuko da, eta komunikazioarekin edo aitorpenarekin batera Udalak ematen duen autolikidazio agiria aurkeztu beharko da, behar bezala betea, baita ordainagiria ere.

Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorrean xedatzen denaren arabera zehazten ahal dena.

10. artikulua. 1) Udal Administrazioak egiaztatuko du likidazioak eta autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako oinarri eta kuoptak arau horien emaitza dela.

2) Udalaren Administrazioa likidazioekin edo, hala behar badu, autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutzaren interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Orobat, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zergapeko egintzen likidazioa eginen du.

11. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute indarrean dagoen legerian ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

Arau-hausteak

12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATUETAN ARITZEKO, IREKITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

1. epigrafea.–Jarduera lizentziak, jarduera lizentziaren aldaketa eta berritzea, jarduera lizentziaren eskualdaketa.

1.1. Jarduera lizentziak:

Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasa: 1400.00.

Erregistro ofizialetan inskribaturiko irabazi asmorik gabeko entitateak: %50eko beherapena eginen da behar den tasaren gainean.

1.2. Jardueraren lizentziaren aldaketa:

1.2.1. Jarduera lizentziaren funtsezko aldaketa, jarduera lizentzia berritzea dakarrena: jarduera lizentziaren berritze bakoitza tramitatzeko eta ebazteko tasa: 1400.00.

1.2.2. Jarduera lizentziaren funtsezko aldaketa, jarduera lizentzia berritzea ez dakarrena: jarduera lizentziarenaldaketa partzial bakoitza tramitatzeko eta ebazteko tasa: 700.00.

1.2.3. Jarduera lizentziaren aldaketa ez funtsezkoa: udal txostena tramitatzeko eta luzatzeko tasa. 110.00.

Txostenik luzatzen ez denetan, ez da 110,00eko tasa sorraraziko.

Erregistro ofizialetan inskribaturiko irabazi asmorik gabeko entitateak: %50eko beherapena eginen da behar den tasaren gainean.

1.3. Jarduera lizentziaren eskualdaketa:

Jarduera lizentziaren eskualdaketak (titulartasun aldaketa) ez du tasarik sorraraziko.

2. epigrafea.–Irekitzeko lizentziak, irekitzeko lizentzien eskualdaketa.

2.1. Irekitzeko lizentziak:

2.1.1. Irekitzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, eraikin eta/edo lokalaren azalera eraikiko metro koadro bakoitzeko. Ziurtagiriaren barnean sarturik gelditzen da. 5,00

2.1.2. Irekitzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, jardueraren funtsezko aldaketa baten ondotik. Ziurtagiriaren barnean sarturik gelditzen da.

2.1.2.1. Jarduera lizentziaren berritze bat izan delarik, eraikin eta/edo lokalaren azalera eraikiko metro koadro bakoitzeko: 5.00.

2.1.2.2. Jarduera lizentziaren aldaketa partziala izan delarik, eraikin eta/edo lokalaren azalera eraikiko metro koadro bakoitzeko: 2.50.

2.1.3. Irekitzeko lizentziaren aldaketa bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, jardueraren aldaketa ez funtsezko baten ondotik, obra handirik egitea behar izan ez duelarik. Ziurtagiriaren barnean sarturik gelditzen da. 110.00.

2.1.4. Irekitzeko lizentziaren aldaketa bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, jardueraren aldaketa ez funtsezko baten ondotik, obra handiak egitea eta horren ondoriozko egiaztapena behar izan dituelarik. Ziurtagiriaren barnean sarturik gelditzen da. 250.00.

2.1.5. Gehienez ere urtebetez lokal bat aldi baterako irekitzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, bertze lokal batean egiten diren jarduerak lekualdatzeko: 250.00.

Erregistro ofizialetan inskribaturiko irabazi asmorik gabeko entitateak: %50eko beherapena eginen da behar den tasaren gainean.

Tasa eraikinaren eta/edo lokalaren titular bakoitzari likidatzen zaio.

2.1.1 eta 2.1.2 ataletako zergapeko egintzek likidatu beharreko gehieneko muga izanen dute zergapeko egintzengatik, 6.000 eurokoa, eta gutieneko muga 110 eurokoa.

2.3. Irekitzeko lizentziaren eskualdaketa:

Irekitzeko lizentziaren eskualdaketak (titulartasun aldaketa) ez du tasarik sorraraziko.

3. epigrafea.–Hirigintzako eta ingurumeneko kontrola egiteagatik, lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan.

2.1. Jarduera sailkatuei buruzko proiektu bakoitzaren tramitazioa: 700.00.

2.2. Jarduera lizentzia hasitakoan kontrola egiteagatik, eraikin eta/edo lokalaren azalera eraikiko metro koadro bakoitzeko. Ziurtagiriaren barnean sarturik gelditzen da. 3.50.

Atal honetako zergapeko egintzak likidatu beharreko gutienekoa dute, 110 eurokoa.

Erregistro ofizialetan inskribaturiko irabazi asmorik gabeko entitateak: %50eko beherapena eginen da behar den tasaren gainean.

4. epigrafea.–Ostatuaren edo kafetegiaren lizentziari definizio berria ematea ostatu berezia edo ikuskizunetarako kafetegia izateko.

Lizentziaren definizio berri bakoitzagatik, jarduera izenaren eta funtzionamenduaren araubidearen aldetik ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatu ahal izateko: 250.00.

ORDENANTZA FISKALA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN ETA BERTZELAKO ARAUETAN AURREIKUSITAKO ONESPENERAKO ETA KONTROLERAKO IKUSKAPENEN ETA ESKU-HARTZEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

9. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da Udaleko langileek xede honekin egiten duten jarduera da:

a) Osasungintzaren eta jarduera sailkatuen arloko araudiak ezartzen duena zorrozki betetzen dela egiaztatzea, eta orobat gainerako ordenantza, udal erabaki eta arau aplikarriei dagokienez, betetzen ez ote diren edo arau-hausterik egin ote den.

b) Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak eta aurri egoeretako espedienteak direla eta.

3. artikulua. Ikuskapenak bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Ofizioz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Alderdi batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.

4. artikulua. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatzen ahalko ditu, jarduera sailkatuen, hirigintzakoen, osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, arau horietan ezarritako eginbeharrak beterik.

5. artikulua. Udal administrazioak ikustaldiak noiznahi egin ahal izanen ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sorrarazpena

6. artikulua. Tasaren sorrarazpena, kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari dagokionez, udal langileek egindako ikustaldiarengatik eta egiaztapenarengatik gauzatuko da, honako arau hauekin osatuz:

a) Tasa ezartzeko, ikustalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienez, lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunekoak betetzen diren egiaztatzeko egiten den lehenbiziko ikustaldiak ez du inolako tasarik sortuko.

Subjektu pasiboak

7. artikulua. Ordaintzera beharturik daudenak:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

b) Salaketa dagoenetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Higiezinaren jabea, aurri egoeretako espedienteen ondoriozko ikuskapenetan.

Zerga-oinarria

8. artikulua. Zerga-oinarria egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza da.

Tasa

9. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

10. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, edo bertzenaz horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Tasaren kudeaketa

11. artikulua. Ikuskatzaileek agerraldia egin izanaren berri emanen dio behar den departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, egokitzen denean zigorrarekin gehituz, eta behar den organoari onespena proposatuko dio.

Onetsitakoan, pertsona behartuari jakinaraziko zaio, kuota jakinarazpenaren ondoko hilabetearen barnean ordaindu beharko delarik. Ordaintzen ez bada, bertzelako oharrik gabe, premiamendu bidez kobratzeari ekinen zaio.

Arau-hausteak eta zehapenak

12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

Hona hemen ikuskapenek sortzen dituzten tasak:

1. epigrafea.–Osasungintzaren eta jarduera sailkatuen arloko araudiak ezartzen duena zorrozki betetzen dela egiaztatzea, eta orobat gainerako ordenantza, udal erabaki eta arau aplikarriei dagokienez, betetzen ez ote diren edo arau-hausterik egin ote den:

Tasa, agerraldi bakoitzagatik, udal teknikariaren 1,5 lan ordurainoko iraupena duelarik: 70.00.

Hortik goitiko ordu edo zatiki bakoitza: 35.00.

2. epigrafea.–Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak eta aurri egoeretako espedienteak direla eta:

Tasa, agerraldi bakoitzagatik, udal teknikariaren 1,5 lan ordurainoko iraupena duelarik: 70.00.

Hortik goitiko ordu edo zatiki bakoitza: 35.00.

3. epigrafea.Bertzelako agerraldiak.

–Esku hartzen duen A mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 42.85.

–Esku hartzen duen B mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 28.40.

–Esku hartzen duen C mailako udal langile bakoitzetik, udaltzaina baldin bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: 27.91.

–Esku hartzen duen C mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 20.98.

–Esku hartzen duen D mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 18.87.

–Esku hartzen duen E mailako udal langile bakoitzetik, ordu edo zatiki bakoitzeko: 16.65.

ORDENANTZA FISKALA, ORDEZKO BETEARAZPENEN ETA BETEARAZPEN AGINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

11. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. 1) Ondoko jarduerak egin eta ondoko zerbitzuak ematea da zergapeko egintza:

a) Obrak, eraispenak, konponketak eta bertze hainbat egintza betearazteko aginduak, baldin eta, haietara beharturik den subjektuaz bertze norbaitek egiten ahal baditu.

b) Ordezko betearazpenak, aurreko ataleko kasuetan betearazpen agindu bat bete ez izanak eraginda, edo, baita ere, ordenantzek zein Udalaren erabakiek ezarritako betebeharrak bete ez izanaren ondorio direnean, baldin eta, aurrez, xede horretarako agindu edo ohartarazpen bati muzin egin bazaio.

c) Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak, partikularrek eraginda.

2) Interesdunek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, baita ondasunak berreskuratzeko presagatik edo ordena publikoa, segurantza, osasungarritasuna edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek ere, ordainarazpena sorraraztea ekarriko dute, nahiz eta zerbitzua ez izan interesdunek eskatua.

3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, nolanahi ere, enpresa pribatu batekin kontratatzea, ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta bertze bitarteko partikular batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.

Tasaren sorrarazpena

4. artikulua. Tasa kasuaren arabera sorraraziko da: betearazpena agintzen denean, betearazpen subsidiarioaren espedientea hasteko ebazten denean, edo, aldez aurreko ebazpenik ez badago, betearazpenaren zerbitzua edo laguntza ematen denean.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak, hurrengook, alegia:

a) Zerbitzua egin beharra eragiten duten egintzetako ondasunen jabe edo erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.

b) Halakorik bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako betearazpen erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Honako hauek dira ordainarazpen honen zerga-oinarri:

a) Betearazpen aginduak: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.

b) Ordezko betearazpena eta partikularrendako sorospenak: betearazpenaren edo egindako zerbitzuaren guztizko kostua izanen da.

Tasa eta kuota

7. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-oinarria aplikatzearen ondoriozkoa, edo bertzenaz horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Udalak, obrak egiteko, zilegi izanen du kautelazko likidazioak formulatzea tasen zenbateko kalkulatuaren arabera, aldez aurretik, eta bai hura ordainarazi eta bildu ere Ordenantza fiskal orokorrean agintzen den gisara. Obrak burututakoan, tasak likidatuko dira eta soberakinik bada, eskatu edo bihurtuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidazio horiek erantzuleen artean zatitu edo banatzea, edo erabiltzaile nahiz errentari gisa borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.

Arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa goiti-beheiti, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den espediente zehatzailetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

ORDENANTZA FISKALA, ORDEZKO BETEARAZPENEN
ETA BETEARAZPEN AGINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Betearazpen aginduak.

–Karga-tasa izanen da hirigintzako lizentzien tasendako ezarritakoa.

2. epigrafea.–Ordezko betearazpenak.

–Zerga-oinarriaren zenbatekoaren gainean %120 aplikatuko da kuota ezartzeko.

3. ARAUA

Podologia zerbitzuak ematea

Podologia zerbitzua erabiltzeko prezio publikoen gaineko araua deuseztatzea.

Iragarkiaren kodea: L1317676