247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2014ko aurrekontua. Hasierako onespena

Erriberako Mankomunitatearen Batzarrak, 2013ko abenduaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2014ko ekitaldiko aurrekontuaren espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2013ko abenduaren 11n.–Mankomunitateko burua, María Isabel Echave Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1317448