247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxeko laguntza zerbitzuaren tasak. Hasierako onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko urriaren 16an egin bilkuran, hasiera baten onetsi zuen 2014rako aldaketa Etxeko laguntza zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betikoz onetsiko da Etxeko laguntza zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2013ko abenduaren 11n.–Mankomunitateko burua, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1317568