247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu gehikuntzaren espedientea. Behin betiko onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2013ko azaroaren 20an egin bilkura arruntean hasiera batean onetsi zen kreditu gehikuntzaren espedientea, Mairagako Mankomunitateko Hondakinen ataleko ibilgailuen konponketarako, gastu arrunten gorakadari aurre egiteko.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2013ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 29an, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aurrekontuko aldaketa, behin betiko onetsitakoa, argitara ematen da kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 30.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 30.000 euro.

Tafallan, 2013ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Francisco M.ª Irizar Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1316934