247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Kredituen aldaketa 2013ko aurrekontu orokorrean.
Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2013ko azaroaren 21eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2013ko aurrekontu orokorrean kredituak aldatzeko 1 zenbakia duen espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan eta 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoa betetzeko, herritarrek eta bidezko interesa dutenek Udal Idazkaritzan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Zubietan, 2013ko abenduaren 13an.–Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L1317369