247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2013ko azaroaren 29ko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko aurrekontuan egin 1/2013 aldaketa, kreditu-gerakinaren sarreraren bidezkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Iratxetan (Leotz), 2013ko abenduaren 12an.–Alkatea, Ramón Muruzábal del Castillo.

Iragarkiaren kodea: L1317381