247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRAÑETA

2014ko tasa eta prezio publikoak

Irañetako Udalak, 2013ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran arruntean, onetsi zuen erabakia. Ondotik argitaratzen da, orok jakin dezan:

“Bigarrena.–2014ko tasak, karga-tasak eta prezio publikoak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat aho batez onartzen da 2014rako:

Lehenbizikoa.

1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,24ko karga-tasa eta landalurren ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,60koa ezartzea.

2.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluaren taulako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko gorakadaren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,00ko karga-tasa ezartzea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutxieneko indizea aplikatzea, 1,2.

5.–Tasak:

5.1. Ura

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ seihilekoan. Kuota txikiena: 13 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa: 0,35 euro/m³ 40 m3-tik aitzina.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,40 euro/m³.

5.1.3. Mantentze lanetako kanona: 3,6 euro, gehi BEZa

5.1.4. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 200 euro

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 300 euro

5.2. Epaitzak

5.2.1. Etxerako egurraren lote batengatik, kanona 50 euro izanen da 2014an. Epaitza eskuratzeko epea urtebete da

5.2.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. Horiek eskuratzeko epea bi urte da

5.3. Auzolanak: urtean lau auzolan (50 euro bakoitzeko).

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako.

Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekoetan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

Epaitza uztailean onetsiko da.

Hirugarrena.–Gainerako tasak eta prezio publikoak, dagozkien tarifetan agertzen diren moduan.

Laugarrena.–Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da erabaki horren aurka, bide administratiboan behin betikoa dena, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Irañetan, 2013ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Pedro Beraza Gastes.

Iragarkiaren kodea: L1317567