247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BETELU

Aurrekontuko 01/2013 aldaketa

Beteluko Udalak, 2013ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Beteluko Udaleko aurrekontua aldatzeko 01/2013 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta ondorengoetan xedatuarekin bat egin da aldaketa hau.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluarekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedientea behin betikotzat joko da eta betetzat, orobat, hura laburturik argitaratzeko tramitea.

Betelun, 2013ko abenduaren 13an.–Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L1317546