247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa betetzearren, Berbintzanako bake epaile ordezkoaren kargua hutsik dagoenez betetzeko asmoa dago.

Kargurako hautatuak izateko interesa dutenek eskaera aurkezten ahal dute udal idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, eta bertan espresuki adieraziko dute ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan gaitasun eta bateraezintasunaz adierazten diren baldintzak betetzen dituztela.

Berbintzanan, 2013ko azaroaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Terés Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1317521