247. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Udal zergen karga-tasak 2014ko ekitaldirako. Behin betiko onespena

Udalak, 2013ko urriaren 25ean egin osoko bilkuran, 2014ko ekitaldirako udal zergen karga-tasak hasiera batean onestea erabaki zuen.

Karga-tasa horiek jendaurrean egon dira 30 egunez eta ez da erreklamaziorik egon.

Ondorioz, Udal zergen karga-tasak behin betiko onetsitzat jotzen dira.

Beran, 2013ko abenduaren 16an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

ERANSKINA

2014. urteko udal zergen karga/tasak

1. Lurraldeko kontribuzioari % 0,28ko karga-tasa ezartzea.

2. Izaera urbanoko terrenoen balio gehikuntzaren gaineko zerga:

Gehikuntza errealaren zenbatekoa finkatzeko Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluaren laukian agertzen diren gutxienen urteko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa %13a izanen da.

3. Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergari % 4,5eko karga-tasa ezartzea.

4. Iharduera Ekonomikoen gaineko Zerga:

1,3 gutxieneko indizea aplikatzea.

Iragarkiaren kodea: L1317445