195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa 2013ko plantilla organikoan

Corellako Udalak, 2013ko abuztuaren 14an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2013ko plantilla organikoan. 2013ko 168. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, irailaren 2an, jendaurreko epea iragan denez inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat hartzen da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236 eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko Testu Bateginaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da onetsitako plantilla organikoa.

Corellan, 2013ko urriaren 2an.–Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

FUNTZIONARIOAK

Lanpostuaren izena: Kontu-hartzailea. Funtzionario kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: O.L. Maila: -. Lanpostukoa: 28,27. Berezia Udaltz. -. Lanaldi luzap.: -. Buruzag.: -. Bateraez.: 35. Txandako osag.: -. Administ. egoera: Jardunean.

Iragarkiaren kodea: L1313565