195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Kaleko salmenta arautzen duen udal ordenantza. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2013ko irailaren 30ean egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Hasiera batean onestea Aiegiko udal mugapean kaleko salmenta arautzen duen ordenantza; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2.–Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hilabetez, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

3.–Aiegiko Udalak osoko bilkuran onetsiko du behin betiko ordenantza hau, erreklamazioak, kexak edo oharrak ebaztearekin batera.

Nolanahi ere, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hain zuzen ere uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aiegin, 2013ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1313607