195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

2013ko aldaketa plantilla organikoan.
Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2013ko irailaren 30ean egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

1.–Aldaketa hasiera batean onestea Aiegiko Udalaren 2013ko plantilla organikoan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz.

2.–Plantilla organikoan onetsitako aldaketa jendaurrean edukitzea, 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

3.–Erabaki horien berri ematea Aiegiko Udaleko langileei.

Aiegin, 2013ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Esperanza Gastea Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1313604