195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1924/2013 EBAZPENA, urriaren 3koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, ekainaren 2ko 1548/2010 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiari dagozkion kontu-sailen gasturako baimena kentzen duena. Deialdi hori emakumeak lan munduan sartzeko eta laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramateko laguntzei buruzkoa da.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 1548/2010 Ebazpenaren bidez, emakumeak lan munduan sartzeko eta laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramateko laguntzen deialdia egin zen eta laguntza horiek arautu ziren.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 5eko 291/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2013ko gastua baimendu zen.

Martxoaren 5eko 291/2013 Ebazpen horretan 70.000 euroko gastua baimendu zen, langileak ordezteko eta haien laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramaten laguntzeko, langabezian dauden emakumeak kontratatzen dituzten enpresa arruntentzako deialdirako, baita 30.000 euro ere emakumeak lan munduan sartzen eta laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramaten laguntzeko enpresa arruntentzako diru-laguntzetarako.

Kontuan hartuta 2013. urte osoan hiru eskaera aurkeztu direla eta haietako bakar batek ere ez zituela laguntzak emateko baldintzak betetzen eta, gainera, ez dagoela tramitatzeko zain dagoen eskaerarik, ezta beste eskaerarik ere aurreikusita urte bukaera arte, bidezko da aipatu laguntzak kudeatzeko baimendutako diru kopuruak bertan behera uztea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren beste gastu konpromiso batzuk betetzea.

Azaldutakoarekin bat, eta martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Kontu-sail hauetako gasturako baimena kentzea, zenbateko hauetan:

–Enpresa arruntentzako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 1548/2010 Ebazpenak arautuak, emakume langabetuak kontratatzeagatik, langileak ordezteko eta haien laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramaten laguntzeko; diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4212 zenbakia, PEP elementua E-09/000003-01 zenbakia, 70.000 euro, “Enplegu plana. Laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko programak. PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009” izeneko 15100 170001 4709 241107 kontu-sailaren kargura.

–Enpresa arruntentzako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 1548/2010 Ebazpenak arautuak, emakumeak lan munduan sartzen eta haien laneko, bizitza pertsonaleko eta familiako eginkizunak batera eramaten laguntzeagatik; diru-laguntzen eta laguntzen biltoki zentraleko 4212 zenbakia, PEP elementua, E-09/000003-01 zenbakia, 30.000 euro, “Enplegu plana. Laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko programak. PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009” izeneko 15100 170001 4709 241107 kontu-sailaren kargura.

2. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2013ko urriaren 3an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1313651