4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 998/2013 falta-judizioa
Aditzera ematen du: epaitegi honetan bideratu den 998/2013 falta-judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da Patrik Alexandru Udristeri zitazioa egitea, 2013ko urriaren 17ko 12:55ean ager dadin organo judizial honetako 1. judizio-aretoan (beheko solairua), aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan salatu gisa parte hartzeko.
Agertu ezean, zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen duela ohartarazten zaio.
Eta jasota gera dadin eta Patrik Alexandru Udristeri zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egiten eta sinatzen dut.
Agoitzen, 2013ko irailaren 23an.–Idazkari judiziala, Josune Ardanaz Domenech.
Iragarkiaren kodea: J1313213