195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Arrosadiko U.I. XIXko ARS-4 banaketa eremuko S-2 sektorea birzatitzeko testu bateginean. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2013ko irailaren 24an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 24-SEP-13 (3/UV).

“Jendaurreko epea iraganik Arrosadiko U.I. XIXko ARS-4 banaketa eremuko S-2 sektorea birzatitzeko testu bateginean egin aldaketa hasiera batean onetsi ondotik (JOB/18-06-2013), eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, erabaki da:

1. Aldaketa behin betiko onestea Arrosadiko U.I. XIXko ARS-4 banaketa eremuko S-2 sektorea birzatitzeko proiektuaren testu bateginean (merkataritzakoa), Iruñeko Udalak sustaturik.

2. Erabaki hau interesdunei, Nafarroako Gobernuko Sustapen Departamentuari eta Jabetza Erregistroari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean behar den iragarkia argitaratzea.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2013ko urriaren 2an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1313617