195. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Herrilarreetako bazkalekuen zuzeneko esleipena herritarren artean

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 198. artikuluan eta hurrengoetan eta Udalerri honetako herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 14. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hogei egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek herrilarreetako bazkalekuen herritarren arteko zuzeneko esleipena eska dezaten.

Eskaerekin batean, honako alderdi hauen frogagiriak aurkeztuko dira: eskatzailearen eskubidea, hura zenbat abelbururen titularra den, azienda horien osasun ziurtagiria eta erabili nahi dituen bazkalekuen zerrenda.

Udalak esleipenak eginen ditu Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 201. artikuluan eta Udalerri honetako herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 14. artikuluan xedatzen den maneran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Murillo el Fruton, 2013ko urriaren 1ean.–Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1313609