161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, ELZko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2013 ekainaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Etxeko Laguntza Zerbitzuko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza. Hura 2012ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta aldatutako testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

5.2 artikuluaren lehen paragrafoan:

Tarifak kalkulatzeko, kontuan hartuko da eskatzailearen familia unitatearen errenta, PFEZaren eta pentsio edo prestazio salbuetsien etekin garbiak, salbu eta Menpekotasuna emateko bada, eta familia unitateko kideen ondarearen katastroko balioaren %3, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta; horiek errenta aitorpenaren bitartez eta ondasunak edukitzen diren herri guztietako Landalurreko eta Hirilurreko Aberastasunaren Katastroan sarturiko ondasunen udal ziurtagiriaren bitartez justifikatuko dira.

Halaber, Etxeko Laguntza Zerbitzuko erabiltzailearen diru-sarreretatik deskontatuko dira etxebizitza edo etxea alokatzeko gastuak, ohiko bizilekua bada.

Ezkarozen, 2013ko abuztuaren 9an.–Mankomunitateko burua, Juan Angel Contín Carlosena.

Iragarkiaren kodea: L1311506