16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTUR ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2013ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

2012ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 20an, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Mankomunitatearen 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren eta haren betearazpen oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea iragan eta inork aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuarekin bat.

Hori dela eta, 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betikoz onetsitako aurrekontuaren laburpena ematen da argitara, orok jakin dezan.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 69.969,04 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arrunten erosketak eta zerbitzuak: 71.712,91 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 300,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 7.730,00 euro.

Gastuak, guztira: 149.711,95 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 43.420,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 106.291,95 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 149.711,95 euro.

Tafallan, 2013ko urtarrilaren 15ean.-Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1300567