16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ

2013ko karga-tasak

Urrozko Udalak, 2012ko abenduaren 21ean egin bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez, erabaki zuen karga-tasa hauek ezartzea 2013rako:

-Zergak:

1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,18.

2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,20.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2

4.-Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. - Karga-tasa: %12.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1. indizea.

-Tasak:

1.-Ur hornidura. 0,12 euro/m³.

Erabaki honek 2013ko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Urrotzen, 2013ko urtarrilaren 10ean.-Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.

Iragarkiaren kodea: L1300347