16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

13. aldaketa 2012ko aurrekontu luzatuan. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2012ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 13 zenbakidun aldaketa Udalaren 2012ko aurrekontu luzatuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lizarran, 2013ko urtarrilaren 3an.-Alkatea, M.ª Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1300078