16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Karga-tasak eta tasak

Zarrakazteluko Udalak, 2012ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013rako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,265.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,448.

-Ibilgailuen gaineko zerga: legeak ezartzen dituen tarifak.

-Eraikuntzen gaineko zerga:

  • %3,25, proiektua duten lizentzia eskaerak.
  • %4,80, proiekturik gabeko lizentzia eskaerak.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %37.

-Lurren balio igoeraren gaineko zerga: 13,48.

-Ordenantzak:

1.-Kirol instalazioen erabilera:

  • Igerilekuak:
  • Helduen abonamenduak: 56 euro.
  • Abonamenduak, 12 urtetik beheitikoendako: 29 euro.
  • Abonamenduak, 12tik 16 urte bitartekoendako: 40 euro.
  • Abonamenduak, 65 urtetik goitiko eta erretiratuendako: 29 euro.
  • Hamabostaldiko abonamenduak: 22 euro.
  • Sarrerak, helduendako: 5 euro.
  • Sarrerak, txikiendako: 3 euro.
  • Sarrerak, erretiratuendako: 3 euro.

-Familia larriak, pentsiodunak eta minusbaliatuak: %20 merkeago.

-Denboraldiko abonamendu bat baino gehiago eskuratzen dituzten familia-unitateetan, lehenbizikoa ezarritako prezioan izanen da; bigarrena %10 merkeagoa izanen da; hirugarrena, %20 merkeagoa, eta laugarrena %30, eta horrela gainerakoak. Familia-unitatean, eskuratu -eta merkatu- beharreko lehen abonamenduak helduenak izanen dira; familia-unitatearen abonamendu guztiak aldi berean eskuratu beharko dira gero merkatzeak aplikatu ahal izateko.

Familia ugariek hautara izanen dute bi aukeren artean komenigarriena zaiena.

  • Kiroldegia:
  • Helduen futbitoa: 18,40 euro/ordua.
  • 11tik 16 urte bitartekoen futbitoa: 6,60 euro/ordua.
  • Txikien futbitoa: 6,60 euro/ordua.
  • Badmintona: 1,45 euro 16 urtetik goiti baditu -0,78 euro, eskola adinean badago.
  • Eskubaloia eta saskibaloia, txikien entrenamenduak: 3,85 euro/ordua.
  • Eskubaloia eta saskibaloia, helduen entrenamenduak: 18,40 euro/ordua.
  • Eskubaloia eta saskibaloia, 11tik 16 urte bitartekoen entrenamenduak: 6,60 euro/ordua.

-Herriko kirol talde federatuak salbuetsirik egonen dira udal instalazio guztietako tasak ordaintzetik, lehiaketetan parte hartzen badute.

2.-Erabilera publikoko lurretan zangak irekitzea edo zoladuran nahiz espaloian edozein mugimendu egitea:

  • Zangak irekitzea: merkatuko balioaren prezioa, une bakoitzean.

3.-Zoruko, hegalkineko eta zorupeko aprobetxamendu bereziak:

  • Zoruko aprobetxamendua:
  • Merkatu txikiak, metro lineala: 1,60 euro.
  • Azoka txikiak: 2,75 euro.
  • Ostatu-ibilgailuak: 12,25 euro.
  • Salmentako ibilgailuak: 12,25 euro.
  • Zorupeko aprobetxamendua:
  • Paraturiko biltontzi bakoitzeko: 320 euro.
  • Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutxieneko kuota, metro lineal bakoitza eta urtean: 6,35 euro.
  • Karrikak okupatzea, obra hondakin eta bertzelakoekin, obrak egiteko:
  • Lehenbiziko hilabetea, 0,32 euro/m².
  • Lehenbiziko hilabetetik goiti, 0,43 euro/m².
  • Karrika moztea:
  • 6,38 euro/eguna.

4.-Zinema.

  • Helduak:
  • Sarrera: 4 euro.
  • 10 sarrerako abonamendua: 35 euro.
  • Haurrak:
  • Sarrera: 3,5 euro.
  • 10 sarrerako abonamendua: 30 euro.

5.-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala:

  • Ziurtagiriak luzatzea: euro 1.
  • Ziurtagiri historikoak luzatzea: 2 euro.
  • Fotokopia konpultsatua: 1,50 euro.
  • Konpultsa: euro 1.
  • Artxiboko kontsulta: gehienez ere 15 egunean.
  • Jarduera sailkaturako lizentziak:

1. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean deskribaturiko jarduera sailkatuen proiektuen gaineko adostasun txostena edo errekerimendua: Namainsak erabakitzen duena.

2. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4D eranskinean deskribatzen diren proiektuen jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzia emateko adostasun txostena edo errekerimendua: Namainsak erabakitzen duena.

3. Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 4 A, 4B eta 4C eranskinetan deskribatzen diren proiektuen jarduera sailkatuak irekitzeko lizentzia emateko adostasun txostena edo errekerimendua: Namainsak erabakitzen duena.

4. Udalak eskatzen dituen kontsulta edo salaketen gaineko txostena: Namainsak erabakitzen duena.

5. Teknikariaren ikustaldia, behar den txostena prestatzeko: Namainsak erabakitzen duena.

6. Txostenak, jarduera kaltegaberako lizentzia lortzeko 4/2005 Foru Legean agertzen den prozeduraren arlokoak: Namainsak erabakitzen duena.

7. Txostenak, jarduera kaltegaberako lizentzia lortzeko 4/2005 Foru Legean agertzen den prozeduraren arlokoak: Namainsak erabakitzen duena.

8. Teknikariaren ikustaldia, jarduera kaltegabearen txostena prestatzeko: Namainsak erabakitzen duena.

9. Espedienteen tramitazioak egunkarietan eta aldizkarietan argitaratzea: argitalpen horren kostua.

2.-Erabaki honek 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina izanen du indarra.

3.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, bidezko ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da haren aurka ondoko errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Zarrakazteluko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Zarrakaztelun, 2012ko abenduaren 20an.-Alkatea, Constantino Alfaro Cortes.

Iragarkiaren kodea: L1217837