139. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzeko epea irekitzea

Kintoko Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko uztailaren 9an egin ez-ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen abiatzea lan-kontratudunak funtzionario bilakatzeko prozesua.

Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, funtzionario bilakatzeko eskaerak udal honetako buruari zuzenduko zaizkio, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, mailari dagokion titulazioarekin batera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren 12 eta 15. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Elizondon, Baztanen, 2013ko uztailaren 9an.–Mankomunitateko burua, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1310249