133. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

27/2013 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, Murillo el Frutoko Udalaren 159.224 metro koadroko herrilurraren desafektazioaren onura publikoa adierazi eta hura onesten duen ekainaren 24ko 7/2004 Foru Legea aldatzen duena.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, MURILLO EL FRUTOKO UDALAREN 159.224 METRO KOADROKO HERRILURRAREN DESAFEKTAZIOAREN ONURA PUBLIKOA ADIERAZI ETA HURA ONESTEN DUEN EKAINAREN 24KO 7/2004 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Ekainaren 24ko 7/2004 Foru Legeak herrilurretako 159.224 metro koadroren desafektazioa onetsi zuen, geroago Indugarbi S.L. enpresari saldu eta hark hondakinak berreskuratu eta balioztatzeko industria-gune bat eraiki zezan.

Legean honako baldintza hau ezarri zen, besteak beste:

“c) Murillo el Frutoko Udalak bere konpromisoa bete eta desafektaturiko lurrak saltzean lorturiko dirua erabil dezala alor berriak erosteko; alor horiek herrilurretan sartuko dira.”

Foru lege honekin nahi dena da herrilur horien salmentaren bidez lortutako zenbatekoa, 243.787 euro, erabiltzea Nafarroako Ubideko X. sektoreko herrilur ureztagarrietako lehorreko lurrak ureztalur bihurtzeak eraginen zituen gastuak finantzatzeko, eta ez laborantzako beste alor erabilgarri batzuk eskuratu eta horiek gero herrilurren ondarean sartzeko.

Artikulu bakarra.

Murillo el Frutoko Udalaren 159.224 metro koadroko herrilurraren desafektazioaren onura publikoa adierazi eta hura onesten duen ekainaren 24ko 7/2004 Foru Legeko 2. artikuluko c) letra aldatzen da. Hemendik aurrera, testu hau izanen du:

“c) Murillo el Frutoko Udalak desafektaturiko lurrak saltzean lorturiko dirua erabil dezala Nafarroako Ubideko X. sektoreko herrilur ureztagarrietako lehorreko lurrak ureztalur bihurtzeko.”

Azken xedapen bakarra.–Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2013ko uztailaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1309916