133. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO MERKATARITZAKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 525/2012 hitzezko prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan 525/2012 hitzezko prozedura arrunta bideratzen ari dela, merkataritzako sozietateen eta kooperatiben araudiaren babespeko ekintzak direla eta, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

Epaia:

Iruñean, 2013ko ekainaren 21ean.

Esther Fernández Arjonilla andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Merkataritza arloko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratu diren 525/2012 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Cooperativa de Viviendas El Salvadorrek sustatu du auzia, Miguel Leache Resano prokuradore jaunak ordezkatuta eta Celso Galar Barangua legelari jaunak lagunduta, Juan José Recarte Recarte jaunaren jaraunsleen aurka (auzi-ihesean) merkataritzako sozietateen eta kooperatiben araudiaren babespeko ekintzak direla eta.

Epaitza:

Baiesten dut Miguel Leache Resano prokuradore jaunak, Cooperativa de Viviendas El Salvadorren izenean eta hura ordezkatuz, Juan José Recarte Recarte jaunaren jaraunsleen aurka (auzi-ihesean) jarritako demanda eta, horrenbestez, 4.277,84 euro ordaintzera kondenatzen dut, gehi legezko interesak.

Demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen. Errekurtsoa jartzerakoan frogatu egin behar dute organo honek Baneston duen gordailu eta kontsignazioen kontuan 50 euro sartu dituztela, eta ohartarazten zaie hori egin ezean errekurtsoa ez zaiela tramitatzeko onartuko.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Epaile magistratua.

Eta Juan José Recarte Recarte jaunaren jaraunsleei jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2013ko ekainaren 21ean.–Idazkari judiziala, Resurrección Ganuza Jacoisti.

Iragarkiaren kodea: J1309455