133. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Onespena

Udal kiroldegiaren mantentze-lanetarako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko oinarriak 2013ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 23an. Ondoren, eskabideak aurkezteko epea amaitu dela ikusirik, bidezko da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda aditzera ematea, deialdiko 5. oinarriarekin bat.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehena.–Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Uharteko udal kiroldegiko instalazioen mantentze-lanetarako zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketan.

a) Onartuak:

1.–Azpillaga Isasa, Andoni

2.–Camacho Peña, Iñigo

3.–Tapia Urlain, Joxeba

b) Baztertuak:

1.–Aristregui Elcano, Iñigo (1)

2.–Arrieta Labiano Xabier (1)

3.–Gastaminza Lecuona, Juan Jose (3)

4.–Iriarte Barrenechea, Jose Javier (3)

5.–Latasa Apezteguia, Francisco Javier (1) (3)

6.–Murillo Iragui Arantza (2)

Arrazoia:

–Eskatutako titulazioa ez aurkezteagatik (1).

–Aurkezturiko titulua ez da baliozkoa, Osasun Publikoaren Institutuak emandako txostenaren arabera (2).

–Euskararen ezagupena erakusteko proba ez gainditzeagatik, 2 HP (3).

Bigarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Uharteko Udalaren web gunean eta iragarki oholean argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Laugarrena.–Epaimahaiko kide titularrei ebazpen hau jakinaraztea.

Uharten, 2013ko ekainaren 28an.–Uharteko Udaleko alkate udalburua, Iñaki Crespon San José.

Iragarkiaren kodea: L1309786