133. ALDIZKARIA - 2013ko uztailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

17/2013 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak eskuordeturik, INTIA-Nafarroako Nekazaritzako Industrien Teknologien eta Azpiegituren Institutuari baimena ematen diona produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako eta haien banaketarako laguntzaileentzako prestakuntza ikastaroa emateko (oinarrizko maila), 1311/2012 Errege Dekretuaren arabera.

INTIA-Nafarroako Nekazaritzako Industrien Teknologien eta Azpiegituren Institutuak eskatu du sinestamendua eman diezaiotela produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako eta haien banaketarako laguntzaileentzako prestakuntza ikastaroa emateko (oinarrizko maila), 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako baldintzen arabera.

Egokitzapen ikastaro hori irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. kapituluan dago arautua, horren bidez ezarrita baitago produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua.

Entitate horrek aurkeztutako dokumentazioa aztertu da, eta ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 27ko 124/2012 Ebazpenaren bidez, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariaren esku utzi ziren araudiak nekazaritza arloan Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari ematen dizkion eskumen administratibo batzuk.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. INTIA-Nafarroako Nekazaritzako Industrien Teknologien eta Azpiegituren Institutuari baimena ematea produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako eta haien banaketarako laguntzaileentzako prestakuntza ikastaroa emateko (oinarrizko maila), 1311/2012 Errege Dekretuaren arabera. Baldintza hauek bete beharko ditu:

–Ikastaroaren edizioetan, aurkezten den dokumentazioan adierazten diren programak, eskola orduak, irakasleak, edukia eta ebaluazioko kontrolak errespetatu beharko dira.

–Ikastaroaren edizio bakoitza hasi baino hamabost egun lehenago, gutxienez ere, horren berri eman beharko zaio Nekazaritza, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuari.

–Ikastaroa bukatutakoan, txosten bat aurkeztu beharko da departamentu horretan, emandako ikastaroaren emaitzei buruz.

–Ikastaroa aprobetxamenduz egin duen ikasle bakoitzari egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria eman beharko zaio.

–Gai fitosanitarioen erabiltzaile txartela emateko, aipatu departamentuak zehazten duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

–Ikasleak ebaluatzeko erabiltzen diren ariketen dokumentazioa gorde beharko da, eta Nekazaritza, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskura utzi, ebaluazioa egin eta urtebetez, gutxienez ere.

–Prestakuntza, dokumentazioa eta ikastaroan erabilitako gainerako material lagungarria eguneratuta izan beharko da edizio bakoitzean eta, behar denean, Nekazaritza, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak emandako irizpideei jarraituz zuzenduko dira.

–Eskaeran emandako informazioan edozein aldaketa izanez gero, haren berri eman beharko zaio Nekazaritza, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuari, ikastaroaren hurrengo edizioa egin baino hamabost egun lehenago, gutxienez ere.

2. Ebazpen hau interesdunari eta Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2013ko ekainaren 21ean.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.

Iragarkiaren kodea: F1309504