60. ALDIZKARIA - 2012ko martxoaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2012ko aurrekontua.
Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2012ko otsailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2012ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uharte Arakilen, 2012ko otsailaren 29an.-Alkate udalburua, Javier Rodríguez Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1203493