20. ALDIZKARIA - 2012ko urtarrilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1020/2011 prozedura arrunta

Cheikh Ndiayek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, epaitegi honetan Transportes Hermanos Barbarin, S.L.ren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren eta José María Percaz Arrayagoren (konkurtso-administrazioa) aurka bideratu den 0001020/2011 prozedura arruntean, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Partez baiesten dut Cheikh Ndiayek Transportes Hermanos Barbarin, S.L.ren aurka jarritako demanda, konkurtso-administrazioa eta Soldatak Bermatzeko Funtsa parte direla, eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 8.203,06 euro ordaintzera, gehi kopuru horren %10 urtean, berandutza-interes gisa, eta 968,94 euro garbi, kaleratzearen kalte-ordain gisa.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 1020 11 espedientearen erreferentziarekin, 300,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da eta, horrez gainera, banku eta kontu beretan baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 1020 11 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru-kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Eta Transportes Hermanos Barbarin, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko abenduaren 30ean.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1121077