20. ALDIZKARIA - 2012ko urtarrilaren 30a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 163/2011 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albénizek, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Díaz-Martínez Yusok eskaturik, kaleratzea dela-eta, Obetrans Tudela, S.L. eta Excatrans Telu, S.L. enpresen aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000163/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehendabizi: María Díaz-Martínez Yusoren eta Obetrans Tudela, S.L.ren eta Excatrans Telu, S.L.ren arteko lan harremana ebazpen honen egunean amaituta dagoela adieraztea, eta enpresa kondenatzea langileari diru kopuru hauek ordaintzera:

-11.855,70 euroko kalte-ordaina (oker edo hutsik ezean).

-13.461,36 euro tramitazioaldiko soldatengatik (oker edo hutsik ezean).

Bigarrenik: diru kopuru horiek ordaintzen ez badira, betearazpen honetan jada erabaki baita betearazpen agindu orokorra ematea eta betearazpena abiaraztea, PZLaren 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakundeetako datu-baseen aplikazio informatikoak. Zorraren printzipala 25.317,06 eurokoa da, interesak 1.519,02 euro eta kostuak 2.531,70 euro, azken zenbateko horiek behin-behinekoz kalkulatuta LJALaren 251.1. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau alderdiei jakinaraz bekie, adieraziz haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dezaketela epaitegi honetan, ebazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etengo erabakitakoa bete beharra (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3159.0000.64.0034.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "31. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 kontuan egin beharko da; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ana Sol Lezaun Larumbe Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko epaile magistratu andreak. Fede ematen dut. Epaile magistratua Idazkaria.

Eta Obetrans Tudela, S.L.ri eta Excatrans Telu, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2011ko abenduaren 20an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1121032