178. ALDIZKARIA - 2012ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Usategien enkantea 2012

Aresoko Udaleko osoko bilkurak, 2012ko uztailaren 27an egindako ohiko Udal Batzan, Urteaga eremuan kokatuak dauden eta Leitza eta Aresoko NA-10.531 ehiza barrutiaren parte diren usategien enkantearen baldintza-orria onartu zuen, 2012ko denboraldirako eta urte bateko epearekin.

Enkantea ahozko prozedurarekin eginen da Udaleko osoko bilkuren aretoan, honako datetan:

-Lehen enkantea: irailaren 22an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan.

-Bigarren enkantea: irailaren 29an, larunbata, arratsaldeko 19:00etan.

Baldintza-orria Udaletxeko Idazkaritzan ikus daiteke.

Areson, 2012ko abuztuaren 29an.-Alkatea, Ur Alguero Chivite.

Iragarkiaren kodea: L1212370