178. ALDIZKARIA - 2012ko irailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2012ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedientea. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2012ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2012ko ekitaldiko aurrekontuan egin aldaketen gaineko espedientea.

Erabaki hori 2012ko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 20an.

Legez ezarritako epea iragan denez gero inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsi da.

1.-Kredituaren sorrera gastuen 2. kapituluko ("Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak") kontu-sail batean, 6.000 euro egiten duena, aipatu patronatuko diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.

Noain Elortzibarren, 2012ko abuztuaren 30ean.-Alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L1212473