120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 63/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Teresa Gaztelu Tellecheak eskaturik, Camp Begui Sociedad Limitada Unipersonal enpresaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 63/2012 betearazpen prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, María Teresa Gaztelu Tellecheak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Camp Begui Sociedad Limitada Unipersonalen aurka, 3.844,14 euroko printzipala ordain dezan, gehi 230,65 euroko interesak eta 384,41 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka berraztertzeko errekurtsoa, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 239.4 artikuluan aurreikusitakoa, aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Eta Camp Begui Sociedad Limitada Unipersonali legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 21ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1207998