120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 686/2011 demanda. Atala: B

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Mustafa Seydiev Mollovek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Colocaciones de Pavimentos Elizalde, S. L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 686/2011 prozeduran (B atala), xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Mustafa Seydiev Mollov bere demandan atzera egintzat hartzea eta, horrenbestez, jarduketa hauek itxi eta artxibatzea, alderdiei ebazpen hau jakinarazi eta irmo bilakatu ondoren.

Ebazpen hau ez da irmoa eta horren kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke organo judizial honetan, ebazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 186.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira, eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki eta sinatzen dut.

Eta Colocaciones de Pavimentos Elizalde, S. L. enpresaren legezko ordezkariari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, hura non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 24an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1207997