120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 423/2012 falta-judizioa

Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegian, 2012ko ekainaren 6an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 423/2012 falta-judizioa bideratzen ari dela, maulagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

207/12 epaia.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 10ean.

Nik, María Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 423/2012 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan alderdi hauek izan dira: batetik, Fiskaltza, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, Andrés Pinto Santos eta Eduardo Gurrea Montón, baina hauetatik bat ere ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

Eduardo Gurrea Montón absolbitu egiten dut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Eduardo Gurrea Montóni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko ekainaren 6an.-Epaile magistratua, María Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1208676